Bizitour bizikletaren festa maiatzaren 7an egingo da

0

Grand Départ Pays Basque 2023 hurbiltzen ari da eta badator BiziTour, EAEko hiru hiriburutan familian gozatzeko txirrindularitza herrikoiaren festa Tourrari ongietorria emateko. Lehendabiziko geldialdia datorren maiatzaren 7an, igandez, izango du Donostian, 11:30etik aurreran, Saguesen. Gasteizen (ekainaren 4an) eta Bilbon (ekainaren 25ean). Grand Départ Pays Basque 2023 eta Euskadi Txirrindularitza Fundazioak antolatu ditu.

BiziTour jaia, guztiontzako txirrindularitza ibilaldia, Tourreko giroarekin gozatu ahal izateko aukera paregabea. Fête du Tour, Tourraren jaia, doako eta sarrera libreko ekitaldia, Frantziako Tourra Euskadira iritsiko dela ospatzeko. Maiatzaren 7an, Donostian, Euskadiko familia guztiak ia bederatzi kilometroko bilbidean modu ludikoan parte hartzera gonbidatuta daude. Guztiok egiteko moduko ibilbidea da, jai giroan, txirrindularitzaren kultura eta mugikortasun jasangarria sustatzeko helburuarekin. Ez ahaztu kaskoa eramaten!

Bizikletaz egiteko txango seguru eta babestua izango da, guztiontzako modukoa, familian ibilgailuentzat itxitako kaleetan barna gozatzeko. Gure lurralde bizikleta zalea aldarrikatu eta bi gurpil gainean mundu mailan erreferente den ekitaldiari, Frantziako Tourrari, ongietorria emateko ospakizuna. Euskal gizarte osoari Grand Départ Pays Basque hurbiltzeko modu atsegin, abegitsu, erraz eta parte-hartzailea eta, bide batez, bizikletaren erabilera sustatu eta EAEn barna igaroko diren etapen zirrara aurrez ekartzeko abagunea.

Donostiako BiziTourraren ibilbidea

9 kilometro inguru dituen ibilbideak Sagueseko zabaldegitik aterako da eta hiria zeharkatu ondoren berriro itzuliko da bertara: Jose Miguel Barandiaran; Zurriola hiribidea; Tourraren arkuan geldialdia; Kursaal zubia; Erregina Erregeordea, Boulevard; Hernani; Askatasunaren hiribidea; Urbieta; San Martin; Kontxa pasealekua; Satrustegi; Zumalakarregi; Tolosa; Andrestegi; Berio; Europa plaza; Tolosa; Zumalakarregi; Kontxa pasealekua; Zubieta; Easo; Askatasunaren hiribidea; Espainia plaza; Argentinar Errepublika; Kursaal zubia; Zurriola hiribidea, Lapurdi plaza Barandiaran.

Saguesen animazioa, zozketak edota opariak ere izango dira. Familia giroan kirol eta aisialdi egun atsegin batekin gozatzeko.

Horretarako, festa honek izaera eta adin guztietako txirrindulariei parte-hartzeko deia egiten die, familiarekin txangoan joateko prestatutako kale hutsetan gozatzeko, eta Frantziako Tourrari ongieTOUR-ria emango dion tropeleko kide izateko.