Nafarroak bat egin du Europako historia klinikoarekin, herritarrei osasun-laguntza errazteko Europar Batasunean

0

Osasun Ministerioak Nafarroako lana baliozkotu du, bere historia klinikoaren eta Europar Batasuneko hainbat herrialderen arteko elkarreragingarritasuna lortzeagatik. Zerbitzu hori My Health@EU izenez ezagutzen da, eta hilaren 26tik aurrera, Portugalen, Kroazian, Luxenburgon, Maltan eta Frantzian dauden bitartean osasun-arreta behar duten herritar nafarrek aukera izango dute estatu horietako osasun-zerbitzuek beren datu kliniko garrantzitsuenak eskuratzeko, horrela kalitate eta segurtasun kliniko handiagoko asistentzia erraztuz eta osasun-informazioa erabiltzeko behar diren bermeak mantenduz.