Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko pertsonen % 60k uste du helduen eta gazteen artean badaudela eskubide eta aukera ezberdintasunak

0

2022an, Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen lagin adierazgarri bati galdetu zitzaion ea hautematen zuen kolektibo batzuen artean eskubide- eta aukera-ezberdintasunik zegoen ala ez.

Gazteen iritziz, ondasunean eta jatorrian oinarritutako ezberdintasunak dira nabarmenenak. Gazteek uste dute Euskadin aberatsen eta pobreen arteko eskubide- eta aukera-ezberdintasunak, bai eta bertakoen eta atzerriko immigranteen artekoak ere, emakume eta gizonen artekoak edo adin-taldeen artekoak baino handiagoak direla.

Proposatutako kolektiboen artean eskubide- eta aukera-ezberdintasun handiak daudela hautematen duten Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteak (%)

Gazteen eta helduen arteko eskubide- eta aukera-ezberdintasunei erreparatuz gero, ikusten dugu, guztira, gazteen % 60k ikusten dituela horrelako ezberdintasunak Euskadin; izan ere % 16k ezberdintasun horiek oso handiak direla dio eta beste % 44k nahiko handiak direla.

Batera hartzen baditugu belaunaldien arteko ezberdintasun horiek oso handiak edo nahiko handiak direla dioten gazteak, ikusten dugu emakumeak eta 25 urtetik beherakoak direla ezberdintasun horiek neurri handienean hautematen dituztenak.

Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteek hautematen dituzten pertsona helduen eta gazteen arteko eskubide- eta aukera-ezberdintasunak, sexuaren eta adinaren arabera (%)

Hala ere, gazteak ez dira helduen eta gazteen arteko ezberdintasunak gehien hautematen dituztenak; 30 eta 64 urte bitarteko pertsonen artean ezberdintasun mota horiek oso handiak edo nahiko handiak direla diotenen ehunekoa gazteen artean jasotakoa baino handixeagoa da.

Pertsona helduen eta gazteen arteko eskubide- eta aukera-ezberdintasunak hautematea, adin-talde handien arabera (%)

Desberdintasunak murriztea Garapen Jasangarrirako Helburuen 2030 Agendaren 10. helburua da.