Lehendakariak ekintzailetzarako deia egin du, euskal erakundeen babesarekin eta laguntzarekin  

0
  •  Iñigo Urkulluk ELDU taldearen 60. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldian parte hartu du. Talde hori azpiegitura elektrikoei eta energia berriztagarriei buruzkoa da
  • Ekitaldian omenaldia egin zaio Higinio Arteta familia-enpresa honen sortzaileari

Lehendakariak “eskua luzatuta” euskal erakundeen laguntza eskaini die orain proiektu ekintzaile bat hastea baloratzen ari diren pertsonei. Arantxa Tapia sailburuarekin batera, Iñigo Urkulluk ELDUren 60. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu du gaur goizean. Ekitaldian omenaldia egin zaio Higinio Artetari, azpiegitura elektrikoetan eta energia berriztagarrietan diharduen familia-talde honen sortzaileari.

Bertan, Lehendakariak bideari ekiteko deia egin die “lehen urrats hori baloratzen eta bueltaka ari diren ekintzaileei”, eta euskal erakundeen laguntza eta bere eskua eskaini dizkie hasierako une zailenetan.

ELDUri buruz, Iñigo Urkulluk nabarmendu du ilusioa dela 60 urte hauetan izandako ibilbidearen “osagai” nagusia, eta adierazi du enpresa-talde hau pertsona askorentzat eredu dela eta “amets edo asmo gisa hasten diren ideia horiek lehenengo zutik jartzeko eta gero urrats sendo eta irmoz aurrera egiteko gai direla frogatzen duela”.

Hala, gogorarazi du ELDU familia-enpresa izatetik 600 pertsona eta 6.000 bezero izatera igaro dela, “zuen arrakasta-eredua esportatuz eta familia handi baten espirituari eutsiz”- esan du.