Maiatzaren 2an argitaratu dira Lurralde Historikoetako Aldizkari Ofizialetan maiatzaren 28an egingo diren udal hauteskundeetarako aldarrikatutako hautagaitzak

0
PRUEBA
  • Araba/Álava: ALHAO 50 zk., 2023-05-02koa
  • Bizkaia: BAO 83 zk., 2023-05-02koa
  • Gipuzkoa: GAO 83 zk., 2023-05-02koa

Guztira, 1003 hautagaitza izendatu dira: 218 Araban, 477 Bizkaian eta 308 Gipuzkoan.

Aurkeztu ziren hautagaietatik 5 (FE de JONS, hiriburuetan, eta 2 Burujanbeltza, Zumaian eta Andoainen), ez dira azkenean izendatu.

Hautagaitza gehien dituen udalerria Bilbo da, 13rekin, ondoren Donostia eta Vitoria-Gasteiz, 11rekin. Hauen ostean datoz Galdakao, 9 zerrendekin eta Barakaldo, Getxo eta Sopela 8 hautagaitzekin.

Ez dago udal bakar batean ere hautagaitzarik aurkeztu ez denik, baina horietako 15etan hautagaitza bakarra dago aldarrikatuta (3 Bizkaian eta 12 Gipuzkoan).

Araban, aldiz, ez dago gutxienez 3 zerrenda ez dituen udalerririk.