Bera Bera emakumeen eskubaloi taldeari harrera

0
PRUEBA

Donostiako Udalak harrera egin die eskubaloi taldeko kideei Malagan euren zazpigarren Erreginaren Kopa irabazi ostean

Donostiako Udalak Super Amara Bera Bera emakumeen eskubaloi taldeari omenaldia egin dio gaur arratsaldean. Ekitaldia Donostiako Udaletxeko alkatetzako hall-ean izan da eta, bertan, parte hartu dute Donostiako alkate Eneko Goiak eta udal talde guztietako hainbat ordezkarik.

Donostiako alkate Eneko Goiak taldearen kapitaina Alba Menendez-i eta entrenatzaile Imanol Alvarez-i txokolatez egindako Koparen erreplika eman die eta Bera Berako familia guztia zoriondu dute lorpenagatik.

Eneko Goiak honakoa azpimarratu du: «Klubaren historiaren zazpigarren kopa lortu duzue. Benetan handia da egiten ari zaretena. Hiriarentzat eredu zarete, baina batez ere, haur askoren eredu, hain zuzen ere, egunero entrenatu, jokatu eta zuek bezala izateko amets egiten duten haurren eredu».

Azkenik, jokalari, entrenatzaile eta klubeko arduradunei liga txapelketa amaierako play off-etarako zorterik onena opa egin die.