Next Generation EUren Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren Europako funtsei buruzko informazio-saioekin jarraituko du aste honetan Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan

0
PRUEBA

Ekonomia eta Ogasun Sailak, Ekonomiako eta Europako Funtsetako Sailburuordetzaren bitartez, informazio-saioekin jarraituko du aste honetan eskualdeko garapen-agentzietan. Horietan, Next Generation — eta bere SEM (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren)— Europako funtsei buruzko informazioa eskaintzen die eskualde bakoitzeko enpresa txiki eta ertainei, autonomoei eta udalei.

Zehazki, asteazkenean, informazio-saioa egin da Tknika – Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroan (Errenterian, 10:00etatik aurrera), Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeetarako. Topaketen egutegia datorren ostiralean amaituko da, Goieki tokiko garapen agentzian (10:00etan), Goierri, Urola Garaia eta Tolosaldea eskualdeetarako.

Iñaki Barredo Ekonomiako eta Europako Funtsetako sailburuordea, Yurdana Burgoa Kabinete eta Koordinazioko burua eta Juan Alberdi Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Politikako zuzendaria izango dira saio horietan, ETE-ei eta udalei Europako funts horiei buruzko informazio guztia helarazteko.

Aurreko asteetan Durangon, Laudion eta Barakaldon egindako topaketetan bezala, enpresek SEM funtsen abian jartzea eta garapena bertatik bertara ezagutzea da helburua. Topaketa horien bidez, enpresek eskura dituzten tresna digitalak ezagutu ahal izango dituzte, Estatuko kudeaketako nahiz kudeaketa autonomikoko dirulaguntza, bestelako laguntza eta lizitazio ireki guztiak kontsultatzeko, beren proiektuetan sartu ahal izan ditzaten; hori guztia formatu irekian, parte-hartzea errazteko.