Gerra Zibileko hainbat gudulariren gorpuzkiak aurkitu dituzte Amorebieta-Etxanoko hilerrian

0
  • Aurkikuntzaren ondoren, hurrengo urratsa eremu osoa induskatzea izango da, lurperatze gehiago egon daitezkeen zantzuak ikusita

Maiatzaren 5ean, ostiralean, Amorebieta-Etxanoko hilerrian egindako zundaketa batean, Gerra Zibilaren testuinguruan, inguru horretan, hildako zenbait pertsonaren hezurrak aurkitu dira. Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutuak Aranzadi Zientzia Elkartearekin duen Gerra Zibileko desagertuak bilatzeko programaren parte da esku-hartze hau, eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntza du.
Prospekzio-lanak hilerriko eremu mugatu batean egin dira. Bertan, dokumentazio historikoaren arabera, gerran hildako pertsonak lurperatu zituzten, bai gudulariak, bai ospitalean hildako zaurituak, edo Amorebietako espetxean preso zeudela hil ziren emakumeak.
Lursailak 200 metro karratu inguru ditu, belarrez estalita dago eta erdian gurutze bat du. Hilerrirako sarbidearen eskuinaldean dago. Lehen interbentzio hori 6 metro karratu inguruko eremuan egin da, eta bertan aurkitu dira, objektuez gain, zenbait hezur-hondar ere, horietako batzuk hausturekin, elkarri lotu gabeak, eta pentsarazten dutenak leku horretan lurperatu zituztela beste leku batetik ekarrita, han hil zirelarik. Objektuen artean, Euzkadiko Gobernuak 1937ko urtarrilean ateratako bi pezetako txanpona eta gerriko baten belarria nabarmentzen dira.
Lehen esku-hartze horren ondoren, jarduketa-plan bat lantzen ari da, lurperatze gehiago egon daitezkeen zantzuak ikusita, hemendik gutxira, eremu osoa induskatzeko da.