1.840.000 euro onartu dira Euskadiko lurralde proiektu turistikoak babesteko laguntzetan

0

PRUEBA

Gobernu Kontseiluak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak proposatuta, Euskadiko helmugen erakargarritasuna eta kalitatea hobetuko duten, turismo-proposamena dinamizatuko duten edo turismo-fluxuak lurralde osoan banatzen lagunduko duten turismo-proiektuak garatzen laguntzeko programa onartu du. Programa horrek 1.840.000 euroko zuzkidura du. Aurreko deialdiekin alderatuta, zenbatekoa 390.000 euro inguru handitu da, eta horri esker proiektu gehiagori erantzun ahal izango zaie.

2023ko ekitaldian diruz lagundu daitezkeen jarduerak Euskadiko turismo-helmugen erakargarritasuna eta esperientzia hobetzen duten lurralde-proiektu turistikoak izango dira, hala nola, turismo gastronomikoarekin, natura-turismoarekin, bileren eta pizgarrien turismoarekin, kultura-turismoarekin, familia-turismoarekin, industria-turismoarekin, erosketa-turismo arduratsuarekin, LGTBQ+ turismoarekin, senior turismoarekin eta helmugen garapen turistikorako estrategikotzat jotzen diren beste batzuekin lotutakoak eta turismo-produktuen plan bat dutenak. Laguntzak jaso ahal izango dituzte, halaber, helmugen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzen duten proiektuek, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoan jasotako ekintzek,

Onuradun izango dira hiriburuetako turismoa sustatzeko ardura duten udalak, tokiko erakunde autonomoak, tokiko enpresa-erakunde publikoak eta titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak, bai eta eskualdeko turismo-lankidetzako erakundeetan sartuta ez dauden udalerriak ere. Laguntza horien onuradun izango dira, halaber, Euskadiko eskualde-eremuan edo eskualdeaz gaindi turismo-lankidetzako erakunde edo turismo-produktuen erakunde kudeatzaile gisa jarduten duten erakunde publiko edo pribatuak (koadrilak eta mankomunitateak, garapen-agentziak, landa-garapeneko elkarteak, partzuergoak, erakunde publiko eta pribatuek eratutako merkataritza-sozietateak, beste erakunde eta elkarte batzuk).