Lehendakariak konpromiso kolektiboa defendatu du hazten jarraitzeko

0
  • Iñigo Urkulluk ireki du Konfekoopeko Batzar Nagusia, eta eskerrak eman dizkie euskal kooperatibei azken urteotako “ziurgabetasun eta zailtasun” egoeran erakutsitako konpromisoagatik
  • “Ur gainean mantentzea lortu dugu, tirakadari eutsi diogu eta, orain, hazten ari garela baiezta dezakegu” – adierazi du

Lehendakariak “taldelana eta elkarlana” defendatu ditu, hazten eta enplegu-aukerak sortzen jarraitzeko. Gaur goizean Konfekoop-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak egin duen Batzar Nagusiaren hasieran, Iñigo Urkulluk euskal eredu kooperatiboan aurrera egiten jarraitzearen alde egin du, “segurtasun, egonkortasun eta bermearen erreferente” bihurtu den eredua.

“Euskadik ezin dio bere etorkizunari indibidualismoen batuketa hutsaren bidez aurre egin. Gure konpromisoa kolektiboa da, kooperatiboa. Gure lan egiteko modua, bizi-kalitatea, gizarte-kohesioa eta ongizatea ematen diguna konpromiso komunitarioan eta partekatuan oinarritzen da”, esan du.

Bere hitzaldiaren beste une batean, Lehendakariak kooperatibek ziurgabetasuneko eta zailtasuneko azken urte hauetan hartutako konpromisoa eta egindako ahalegina eskertu eta aitortu nahi izan du, eta ziur agertu da Euskadi indarrak batuz gero guztion helburuak lortzetik gertuago egongo dela.

“Ur gainean mantentzea lortu dugu, tirakadari eutsi diogu eta, orain, hazten ari garela baiezta dezakegu” – adierazi du.