Donostiak hartuko du bidaia-blogeruen nazioarteko topaketa, TBEX 2024

0

Donostia izango da TBEX Europe 2024ko egoitza, 2009an EE.BBetan, bidaia-blogeru lagun talde baten topaketa moduan sortu zen bidaia-blogeruen nazioarteko kongresurik handiena.

Gaur egun, nazioarteko 500-700 bat bidaia- eta bizimodu-sortzaile biltzen ditu. Gainera, tailerrak eta lan-jardunaldiak gai ezberdinei buruz ere antolatzen ditu, esaterako, istorioen narrazioa, idazketa, argazkigintza, bideoen sorkuntza, podcastinga, SEO, etab.

Aurten, Greziako Kalamatan ospatzen da, hilaren 8tik eta gaur bukatuko da, Europako hurrengo eidizioaren egoitzaren berri emanaz, Basquetourreko zuzendari Daniel Solana izango den ekitaldi batean.

Turismoaren Euskal Agentziaren helburua kongresu honetan bikoitza da. Alde batetik, blogeruen munduan eta marka-edukietan blogeruen munduan dauden joerak ezagutzea, Euskadi Basque Country markaren presentzia merkatu interesgarrienetan hobetzeko. Eta bestetik, helmugari buruzko edukien ekoizpen eta hedapenean kolaboratzaile interesgarriak lortzea, modu fresku eta naturalean helmugarako bidaiak sor ditzaten; izan ere, bidaia-blogeruen munduak gero eta aukera handiagoa ematen baitu eskaintza segmentatua erakartzeko.

TBEX networking-erako eta social media, influencerrak eta marketineko kasu arrakastatsuak ezagutzeko ezinbesteko aukera da. Eta 2024ko edizioan, Euskadiri buruzko ehundaka eduki sortu eta zabalduko dira, helmugarako marketin-kanpaina aparta, zalantzarik gabe.