Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Antsietatea eta ondoez emozionalaren kudeaketa. Gazteekin lan egiteko tresnak’ ikastaroa. ERNESTO GUTIERREZ CRESPO, psikologoa eta pedagogoa, Euskadiko Psikopedagogia Elkarteko presidentea eta Deustuko eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzailea izango da ikastaroaren formatzailea.
Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: bertaratutakoek gazteekin eta haien ingurunearekin aplika ditzaketen estrategiak ikastea.
Best helburu batzuk hauexek dira:
- Gazteen ondoez emozionalaren arrazoiei eta osasun mentalari eta emozionalari lotutako mitoei buruz hausnartzea.
- Emozionalki osasuntsu bizitzeko jarraibideak.
- Estresa, antsietatea eta ondoez emozionala prebenitzeko eta maneiatzeko, hezkuntza-inguruneetan aplika daitezkeen estrategia psikologikoak eta pedagogikoak eskuratzea.
- Gaitasun intrapertsonal eta interpertsonalak garatzea, hala nola: enpatia, pentsamendu positiboa, erresilientzia, gatazken kudeaketa, umore-sena, malgutasun kognitiboa eta asertibitatea, besteak beste, ongizate emozionala babesteko faktore gisa.
- Seme-alaba gazteen ongizate emozionala bultzatzen laguntzeko familiei aholkuak emateko jarraibideak.
Ikastaroa GAZTELANIAZ emango da, baina parte-hartzaile bakoitzak gaztelania edo euskara erabili ahal izango du bere ekarpenetan, eta materiala ere bi hizkuntzetan emango da.
Lehenengo edizioa Bilbon:
- Noiz: 2023ko ekainaren 7an, 14an eta 21ean
- Non: Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea
- Ordutegia: 9:00etatik 13:30etara
- Izena emateko epea maiatzaren 16tik 25era
- Taldea: 20 lagun
Bigarren edizioa Donostian:
- Noiz: 2023ko ekainaren 8an, 15ean eta 22an
- Non: CRAJ, Anoeta 28
- Ordutegia: 9:00etatik 13:30etara
- Izena emateko epea maiatzaren 16tik 25era
- Taldea: 20 lagun
Kontuan hartu izena emateko epea eta ikasle kopurua! Ikastaroa doakoa da. Izena emateko epea maiatzaren 16tik 25era
Bertan parte hartzeko maiatzaren 16an indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).
- Izena emateko epea: maiatzaren 16tik 25era
94 4031645
Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan…) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.
- Gazteriaren arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak eta aisialdiko elkarteak, baita beste erakunde batzuk ere).
- Gizarte eta familia hezitzaileak.
- Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.