Billabonako eraso homofoboa salatzeko elkarretaratzean izan da Melgosa

0
Villabona - Zizurkil 17-05-2023 Concentración en repulsa de la agresión homófoba en Villabona y Zizurkil © MITXI
PRUEBA

Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Villabonan joan den asteburuan bikote kolonbiar batek jasandako eraso homofobo eta arrazista gaitzesteko gaur egindako elkarretaratzean izan da. Melgosarekin batera, Jose Antonio Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea, Monika Hernando Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria eta Xabier Legarreta Migrazio eta Asiloko zuzendaria izan dira.

«Gaur, bereziki, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da, eta bi gazte horiek jasandako erasoa gaitzetsi nahi dugu. Ezerk ez du justifikatzen honelako ekintzarik. Horregatik, elkartasuna adierazten diegu bikoteari eta haren familiari. Eraberean sarearen aholkularitza eta laguntza zerbitzuak zure eskura jarri ditugu «, esan du Melgosa sailburuak.

Informazio gehigarria