Eusko Jaurlaritzak 11.200 identifikazio-eskumuturreko banatu dizkie babes zibileko udal-boluntarioen erakundeei

0
  • Materiala Euskadiko babes zibileko zortzi elkarte eta erakunderen artean banatu da
  • Eskumuturrekoak haur asko elkartzen diren elkarretaratze handietan, ekitaldi ludikoetan eta jaietan banatuko dira

Eusko Jaurlaritzak 11.200 identifikazio-eskumuturreko banatu dizkie apirilean eta maiatzean Euskadiko babes zibileko zortzi udal-elkarte eta -erakunderi, modu horretan larrialdietako materiala banatzeko 2020an hasi zuen kanpainarekin jarraituz. Iazko kanpainan 22.000 eskumuturreko eta 50 segurtasun-kasko banatu zituen.

Identifikazioko eskumuturrekoak Laudio, Balmaseda, Barakaldo, Mungia, Ortuella, Errenteria, Irun eta Ordiziako elkarteei banatu dizkie, eta haurrentzat dira, 112ren anagrama dute eta bereziki dira baliagarriak elkarretaratze eta ekitaldi handietan.

Boluntarioen 29 elkarteak ezinbestekoak dira Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sisteman, herritarrek babes zibileko lanetan parte hartzea bideratzen baitute. Haien laguntza desinteresatua, konpromisoa eta kualifikazio altua lagungarriak dira gure Erkidegoak segurtasun-maila handiagoa izateko.

Gaur egun 400 baino gehiago dira hiru lurralde historikoetako tokian tokiko elkarte eta erakundeetan dauden Euskadiko boluntarioak.