Araban Gaubeako udalarekin alokatzeko babes sozialeko 24 etxebizitza eraikitzeko hitzarmena sinatzea baimendu da

0
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak baimena eman du, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak eskatuta, Arabako Gaubea herrian alokatzeko etxebizitza publikoak eraikitzeko hitzarmena sinatzeko, bertako herritarrek etxea prezio eskuragarrietan izateko duten beharrari erantzuteko helburuarekin.

Gaubeako Udalak, lurzoruaren titularitatea izaten duenean, 8.597 m2-ko lursaila dohainik lagako dio Etxebizitza Sailari bizitegi-eraikinetarako, 24 etxebizitza eraikitzeko.  Sailak bi etxebizitza Udalari lagako dizkio, hirigintza-jarduketek eragindako pertsonei esleitzeko edo herriko beharrei erantzuteko.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak egingo ditu Plan Berezia, Hirigintzako Jarduketa Programa, urbanizazioko eta ekitatez banatzeko proiektuak eta eraikuntza-proiektua, eta eraikuntza- eta urbanizazio-lanak eta horien zuzendaritza kontratatzeaz ere arduratuko da.

Etxebizitzak esleitzean, lehentasuna izango dute udalerrian erroldatuta dauden pertsonek. Etxebizitza horiek Euskadiko landa-udalerrietan babes ofizialeko alokairuko etxebizitza eskuragarrien eskaintza izateko, eta horietan belaunaldien arteko txanda errazteko, Etxebizitza Sailaren lan-ildoaren barruan egingo dira.

Hasiera batean lau urteko iraupena izango duen akordioak Etxebizitzaren 2021-2023ko Gida Planean eta Etxebizitzaren Aldeko 2022-2036 Itun Sozialean ezarritako helburuetan sakontzen du, horietan ezartzen baita alokairuko merkatu babestua zabalduko dela etxebizitza duina eta egokia izateko premia duten pertsonei etxebizitza izateko eskubidea bermatzeko.