RCNSS-ek bere dokumentuen funts historikoaren dohaintza egin dio Donostiako Udalari

0
PRUEBA

Donostiako Udalak eta Real Club Nautico de San Sebastian-ek hitzarmena sinatu dute, eta ondorioz, RCNSSk bere ehun urteko historian sortutako dokumentuen funtsa dohaintzan emango dio Udalari. Donostiako alkate Eneko Goiak eta RCNSSren presidente Pio Aguirrek akordioa sinatu dute gaur goizean Donostiako Udaletxeko harrera gelan.

Horrenbestez, Real Club Nautico de San Sebastian-ek dokumentuen funts historikoa dohaintzan ematen du eta Udalak konpromisoa hartu du kontserbatzeko eta ikertzaileen zein hiritarren artean ezagutzera emateko.

  • 1905 – 1911; 1920 – 1930; 1937 – 1949 1949 – 1959; 1959 – 1966; 1966 – 1972; 1972 – 1981; 1981 – 1984; 1984 – 1989; 1989 – 1996 ; 1996 – 2002 akten liburuak
  • Zuzendaritza Batzarraren Batzorde Iraunkorraren liburuak (1955 – 1958).
  • Bazkideen erregistro-liburuak (1936ko uztailak 18 – 1966ko otsaialak 28).

Liburu horietan guztietan hiriko historiari buruzko dokumentazioa dago, eta RCNSSren historiarekin lotura duten hainbat mugarri. Eta besteak beste, dokumentuen artean egoitza eraikitzeko erabakia eta uneko egoera.

Konpromisoak

Behin dohaintza eginda, Udalak honako konpromisoak hartu ditu:

  1. Funtsa Udal Artxiboan txertatzea, egoki kontserbatzeko, antolatzeko eta zaintzeko, dibulgazio-, segurtasun- edo kontserbazio-jardueren ondorioz egin beharreko joan-etorriak kontuan hartuta.
  2. Funtsa ikertzaileen zein hiritar guztien esku jartzea, ezagutu dezaten, Udal Artxiboaren teknikariek egokitzat jotzen duten moduan.
  3. Funtsa unitate bezala mantetzea. Helburua da ez sakabanatzea.
  4. Funtsa antolatzea eta deskribatzea kontsulta errazteko, betiere, Udal Artxiboak dituen deskribapen-tresnak kontuan hartuta.
  5. Funtsaren erabilera publikoa Udal Artxiboan ezarritako baldintzetan adostea.
  6. Funtsa RCNSSren lagapena dela zehaztuta egotea behar duen tokian.
  7. Beharrezkoak diren kontserbazio prebentiborako eta berriztapen lanak egitea lagapenean emandako dokumentuak egoki kontserbatzeko.
  8. Dokumentuak digitalizatzea.