Euskadi, jardunbide egokien adibide GJHei eta 2030 Agendazko Europako lehen Voluntary Report txostenean

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzak GJHen eta 2030 Agendaren eremuan egituratzen dituen ekintzak jardunbide egokien adibide gisa nabarmendu dira Europar Batasunaren lehenengo txostenean Voluntary Report-ari dagokionez. Txosten hori ofizialki aurkeztuko da Nazio Batuen Erakundeak uztailean egingo duen Goi Mailako Foroan.

Europar Batasunak bere lehenengo EU Voluntary Report argitaratu du; berau kontuak ematera zuzendutako lehentasunezko ariketa bat da, Garapen Jasangarriaren Helburuen (GJH) eta 2030 Agendaren jarraipenaren nazioarteko agendak ezartzen duena. Bere lehenengo txostenean, Europako Batzordeak jardunbide gisa nabarmendu ditu Euskadin bultzatutako ekintzak eta ekimenak.

Zehazki, 17. GJHari dagokionez (Aliantza estrategikoak), Euskadiren abangoardia-lana aitortzen da, Eusko Jaurlaritzak 5 borondatezko txosten egin baititu dagoeneko; azpimarratzen du, halaber, Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiak bultzatutako Eragile Anitzeko Foroa abiatu izana, eta Bilbo NBEren 2030 Tokiko Koalizioaren idazkaritzaren egoitza izatea.

Txostenean honako hau adierazten da:

The Basque Country region in Spain is working with local authorities and socio-economic stakeholders to implement the SDGs. It created the Multi-stakeholder Forum for Social Transition and the 2030 Agenda to establish an inter-institutional SDG governance and facilitate public, private and social collaboration and participation, and prepared five voluntary subnational reviews. The city of Bilbao hosts the Local Coalition 2030, which promotes activities at local and regional level, including engagement with stakeholders and the private sector, to localise the implementation of the SDGs.

Espainiako Euskadi eskualdea tokiko agintaritzekin eta interes-talde sozioekonomikoekin batera lan egiten ari da GJHak inplementatzeko. Trantsizio Sozialerako eta 2030 Agendarako Eragile Anitzeko Foroa eratu du, GJHei buruzko erakunde arteko gobernantza bat eratzeko eta lankidetza eta parte-hartze publiko, pribatu eta soziala errazteko; orobat, nazio azpiko bost borondatezko txosten prestatu ditu. Bilbo hiria 2030 Tokiko Koalizioaren egoitza da, eta horren bidez jarduerak bultzatzen ditu toki eta eskualde mailan, interes-taldeekin eta sektore pribatuarekin batera jardunez, GJHak tokiz toki inplementatzeko xedez.

EIES – Europako Informazioaren Euskal Sarea