Osakidetzak 2020-21-22-Egonkortzea EPEko bost lanbide-kategoriatan azterketa egiteko data aldatu du uztailaren 23an Hauteskunde Orokorrak izango direlako

0

 

Data-aldaketak eragindako bost lanbide-kategorietan, hautaprobak uztailaren 23an (igandea) egitea aurreikusita zegoen, eta 1.019 hautagai daude izena emanda.

 

Terapeuta Okupazionala, Elektromedikuntzako Erdi Mailako Teknikaria, Instalazio Elektrikoetako Teknikari Espezialista, Anatomia Patologikoko eta Zitologiako Teknikari Espezialista eta Fakultatibo Espezialista Pediatra LHI lanbide-kategorietako azterketak uztailaren 21era (ostirala) eta 22ra (larunbata) eraman dira.

Osakidetzak 2020-21-22-Egonkortzea Lan Eskaintza Publikoko azterketen datak eta ordutegiak aldatu ditu; azterketa horiek igandean, uztailaren 23an, egitekoak ziren baina Hauteskunde Orokorrak egun horretan egingo direla iragartzearen ondorioz (400/2023 Errege Dekretua, maiatzaren 29koa, Diputatuen Kongresua eta Senatua desegiteari eta hauteskundeak deitzeari buruzkoa, 2023ko maiatzaren 30eko BOEn argitaratua) aldatu dira.

Horrela, 2023ko uztailaren 23an (igandea) egitekoak ziren Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoko hautaproben datak eta ordutegiak aldatu dira. EPEko gainerako lanbide-kategorietako azterketak egiteko datak, ordutegiak eta lekuak aurrez argitaratutako informazioaren arabera mantenduko dira.

Hauek dira dagozkien kategorietako azterketen data eta ordutegi berriak:

2023ko uztailaren 21a, ostirala. 17:30ean. Farmazia Fakultatea. EHU (Vitoria-Gasteiz)

  • TERAPEUTA OKUPAZIONALA
  • ELEKTROMEDIKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA

2023ko uztailaren 22a, larunbata. 17:30ean. Farmazia Fakultatea. EHU (Vitoria-Gasteiz)

  • INSTALAZIO ELEKTRIKOETAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • ANATOMIA PATOLOGIKOKO ETA ZITOLOGIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • FAKULTATIBO ESPEZIALISTA PEDIATRIAKO MEDIKUA – LMT

Azterketen data eta ordu berriei buruzko informazioa 2020-21-22-Egonkortzea EPEren aplikazio informatikoaren bidez kontsulta daiteke. EPEn izena emandako izangai guztiak sar daitezke bertan, eta hautaketa-prozesuan zehar gertatzen diren aldaketen eta berritasunen berri ematen da.

Gainera, Intranet Korporatiboan eta Osakidetzaren webguneko profesionalen arloan abisuak argitaratu dira, aldaketen eta azterketen data eta ordutegi berrien berri emateko.

2020, 21, 22 eta Egonkortzea EPEko azterketen datak, ordutegiak eta lekuak jasotzen dituen artxibo hau eskuragarri dago adierazitako aldaketekin: 2020-21-22-Egonkortzea EPEko azterketen egutegi berria.

Informazio gehigarria