Azpiazuk premiazkotzat jo du 2023an eskualdeko PERTEak, Next funtsei bultzada emateko, eta horretarako, euskal baliabide publiko eta pribatuak. Gaurdainoko datuak eman ditu, gaien eta erakundeen arabera, eta estatuko gobernuari planteatutako eranskina azaldu du

0

2023ko apirilaren 30eko datuekin, 2021-2023 aldirako autonomia-erkidegoei banatutako 22.408 M €-etatik Euskadiri 1.048 M € esleitu zaizkio (% 4,67). “Ziur gaude autonomia-erkidegoak zuzeneko kudeatzaile bihurtzea ona izango litzatekeela guztiontzat”, zehaztu du Azpiazuk.

Sail hauek dituzte esleituta funts gehienak: Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena; Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioa; Hezkuntza; eta Lana eta Enplegua.

SAILA Banatua
EKONOMIAREN GARAPENA, JASANGARRITASUNA ETA INGURUMENA 261,99
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIOA 245,27
BERDINTASUNA, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKAK 140,26
HEZKUNTZA 138,17
LANA ETA ENPLEGUA 93,93
TURISMOA, MERKATARITZA ETA KONTSUMOA 67,67
OSASUNA 46,07
GOBERNANTZA PUBLIKOA ETA AUTOGOBERNUA 36,56
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA 14,18
SEGURTASUNA 3,75
GUZTIRA 1.047,85

Egikaritzearen ikuspegitik, Eusko Jaurlaritzaren diruzaintzan sartutako 911 M €-etatik % 78 mobilizatu dira, deialdien, kontratuen edo beste erakunde batzuetara egindako transferentzien bidez, eta mugarriak eta helburuak betetzeari dagokionez, % 87 dagoeneko beteta daude.

Estatuaren zuzeneko kudeaketa

Euskadik 609 M € lortu ditu zuzenean Estatutik (* toki-erakundeen 203 M €-ak barne). Azpiazuk adierazi duenez, “atal honetan oso garrantzitsua da onartutako 12 ESEPE-en zeregina, eta euskal ekonomiarentzat funtsezkoa litzateke proiektu horietara zuzendutako 33.000 M-tik gorako €-ak ahalik eta azkarren mobilizatzea”.

Gaur egun, euskal eragileek zazpi arlo hauetako SEPE-ei dagozkien deialdietan parte hartu dute: Aeroespaziala; Nekazaritzako elikagaiak; Uraren zikloaren digitalizazioa; Energia berriztagarriak, hidrogeno berriztagarria eta biltegiratzea; Hizkuntzaren ekonomia berria; Abangoardiako osasuna; eta Ibilgailu elektrikoa eta konektatua.

Toki-erakundeak

EAEko toki-erakundeek 203 M € jaso dituzte. 194 euskal udalerri dira, eta esleitutako funtsen % 50 hiriburuek metatzen dituzte; Donostiak guztizkoaren % 23, Bilbok % 16 eta Gasteizek % 11. Lurraldeka, Bizkaiko 85 udalerrik funts guztien % 40 jaso dute, Gipuzkoako 73k % 44 eta Arabako 36k % 16.

Helmugak bat datoz udalen eskumenekin, eta honako hauekin lotuta daude: hirietan mugikortasun jasangarriaren, seguruaren eta konektatuaren eredua bultzatzea (% 40); hiria birgaitzea eta berroneratzea (% 28); sektore turistikoaren modernizazioa eta lehiakortasuna (% 23); hirietako enpresa txiki eta ertainak bultzatzea (% 4,5); konektibitate digitala, zibersegurtasuna bultzatzea eta 5G hedatzea (% 3); eta ekosistemak eta horien biodibertsitatea kontserbatzea eta lehengoratzea (% 1).

Suspertze Planaren Eranskina

Estatuko Gobernuak Bruselan aurkeztu duen eranskinak guztira 10.300 M €-ko transferentzia gehigarriak jasotzen ditu, eta 84.000 M €-koak maileguetan. Euskadiren ikuspegitik, bide bereziki interesgarri bat dira bertako ESEPE-en artikulazioa errazteko. Maileguek epe luzerako finantzaketa erraztuko dute baldintza onuragarrienetan.

Euskadik eranskinerako egindako proposamenak oinarri hartu ditu Finantzen Euskal Institutua (FEI) buru duen finantza-sarea eta ahalmen instituzionala, euskal produkzio-sarean eta, bereziki, enpresa txiki eta ertainen artean maileguak banatzeko ardatz nagusi gisa.

Erresilientzia Funts Autonomikoak 20.000 M €-ko zuzkidura izango du, eta autonomia-erkidegoek zuzenean kudeatuko dute inbertsio jasangarriak finantzatzeko, Europako Inbertsio Bankuaren (EIBen) partaidetzarekin. Itxura batean, horrek aditzera ematen du erabakitzeko eta kudeatzeko ahalmen handiagoa eta autonomia handiagoa lortuko dela. Gainera, Euskadik eskatu bezala, funtsak balioko du enpresa-proiektuak finantzatzeko eta proiektu publikoak eta publiko-pribatuak abian jartzeko. Euskadik eskatuta, inbertsioarekin lotuta aurreikusitako gaiak ere zabaldu dira, eta sarrera eman zaie uraren kudeaketaren, hondakinen eta trantsizio energetikoaren eta I+G+B-aren arloan Euskaditik eskatzen ziren inbertsioei.