Euromontana, mendialdeko lurraldeetarako Europako elkartea, Euskadin izan da, eta EBko LIFE ingurumen-programako Oreka Mendian bezalako proiektuak bisitatu ditu.

0

Euromontanako Zuzendaritza Batzordeak gaur, ekainak 20, eta bihar, asteazkena, ekainak 21, bere bilera ospatzen ari da Euskadin. Euromontana mendi-lurraldeetako lankidetza eta garapenerako sektore anitzeko elkarte europarra da, garapen global eta iraunkorraren eta mendi-eremuetako bizi-kalitatea hobetzearen alde lan egiten duena.

Topaketa honen egitarauak, ekainaren 20an, hiru bisita tekniko izango ditu. Lehenengoa Aralarko Parke Naturalean dagoen Ataungo mendietara, mendiko larreen kudeaketaren adibidea, LIFE OREKA MENDIAN proiektuaren esperientzia eta Mendiko Gazta proiektua ezagutzeko. Bigarren bisitan, Orexan, Smart Villages estrategien inplementazioa errazteko Mendinetek abian jarritako Smart Rural proiektua ezagutzera emango da. Amaitzeko, Petritegi bisitatuko da Euskal Sagardoa Jatorri Deitura ezagutzeko.

Bihar, Eusko Jaurlaritzako Nekazariza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordearerkin, Bittor Oroz, bilduko dira et Basque Culinary Centerren izango dir da non bertako arduradunek proiektua azalduko duten.