EAEko prebentzio-zerbitzuen osasun-jarduerei buruzko dekretua onartu da

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gobernu Kontseiluak prebentzio-zerbitzuen osasun-jarduketei eta EAEko prebentzio-sisteman laneko medikuntzari buruzko auditoretzak egiteari buruzko dekretua onartu du. Dekretu horretan zehazten dira osasun-zaintza egiten duten prebentzio-zerbitzuek eta laneko medikuntzaren prebentzio-diziplinaren auditoretza egiten duten pertsonek edo erakundeek bete behar dituzten gutxieneko baldintzak, bai haien giza baliabideak, bai baliabide materialak, ezaugarriak, instalazioak, ekipoak, osasun-materiala, prebentzio-zerbitzuetako osasun-zerbitzuen baimena, komunikazioa eta erregistroa, bai eta unitate mugikorretara jo ahal izateko baldintzak ere.

Dekretuak zenbait gairen garapen sakonagoa egin nahi du, hala nola, historia kliniko-laborala edo lan-osasunari buruzko osasun-informazioko sistema, eta hori biltzeko aukera ematen du, langileen osasuna babesteko eta lantokietan osasuna sustatzeko politikak diseinatzeko eta planifikatzeko.

Ezartzen du, gainera, EAEn osasun-jarduerak egiten dituzten prebentzio-zerbitzuek Autonomia Erkidegoko osasun-agintaritzak ikuskatu eta kontrolatu beharko dituela, prebentzio-zerbitzu horiek garatzen duten eta gure erkidegoan lan egiten duten pertsonei eragiten dieten osasun-jarduera ebaluatuko duela, zerbitzu horien kalitatea, nahikotasuna eta egokitasuna egiaztatuz eta antzemandako akatsak zuzentzeko eskatuz.

Osalanek, Lan Osasuneko Unitatearen bitartez, prebentzio-zerbitzuei buruzko osasun-baimenak eta txostenak emateko eskumena izango du, behar diren neurriak hartzeko eta dekretuan aurreikusitakoa betearazteko, beste erakunde batzuei berariaz ezartzen zaizkien eskumenei kalterik egin gabe.