Josu Erkoreka: «Proposamenak 37 hobekuntza-neurri jasotzen ditu, Ertzaintzaren antolaketaren eremu oso desberdinei eragiten dietenak»

0

Lehen Lehendakariorde eta Segurtasuneko Sailburua, Josu Erkorekari elkarrizketa egin diote, gaur goizean, Radio Popular – Herri Irratiko “Euskadi Gaur” saioan. Bertan, datorren ostiraleko, ekainaren 23ko, Ertzaintzaren Negoziazio Mahaiaren deialdia izan du hizpide. Mahai sektorialean ordezkaritza duten lau sindikatuak deitu dira, ErNE, Esan, Euspel eta Sipe, baldintza ekonomikoak eta lanekoak hobetzeko proposamena negoziatzeko.

Josu Erkorekak jakinarazi du gaur bertan bidali zaiela sindikatuei ostiralean batzarra egiteko deia, neurri zehatzen proposamen batekin batera. Segurtasuneko sailburuak adierazi du 37 hobekuntza-neurri jasotzen dituen proposamena dela, “proposamen ona de eta eragile asko asebeteko dituena”. Ertzaintzaren hainbat unitateetan lanean daudenentzat onuragarriak izango dira neurriak: ikerketa kriminalaren arloan, genero indarkeriaren arloan, erreskateetako arloan, gaueko txandatan dabiltzanentzat, 55 urte baino gehiago dituzten ertzainentzat…18 milioi euroko kostua izango lukete proposamenean jasotzen diren neurri hauek. Erkorekaren arabera, errealismoan eta erantzukizun instituzionalean oinarrituko proposamena da.