Aiaraldea, Añana, Arabako Errioxa, Arabako Lautada, Gorbeialdea eta Gasteizko 47 enpresak jaso dute gaur enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa

0
  • Programak doako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen die Euskadiko ETEei berrikuntza ez teknologikoari buruz, lehiakorragoak izan daitezen
  • 2022an burutu zen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, SPRIk eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzatutako egitasmoaren hirugarren edizioa, jadanik 650 ETE akreditatu baino gehiagorekin
  • Arkautiko ekitaldi hau EAEko hainbat eskualdetan egingo diren bost topaketen parte da, eta beren bitartez EAEko 321 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortuko da

 Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Aiaraldea, Añana, Arabako Errioxa, Arabako Lautada, Gorbeialdea eta Gasteizko 47 enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRIren eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.

Ziurtagiri honen banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Arkautiko Nekazaritzako elikagaien teknologia eta berrikuntza-campuseko Neikeren instalazioetan, eta bertan izan dira Estibaliz Hernaez, Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,  Leire Bilbao Innobasque- Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia eta Peli Manterola, Hazi Fundazioaren zuzendaria.

Arkautiko ekitaldi hau EAEko hainbat eskualdetan egingo diren bost topaketen parte da, eta beren bitartez EAEko 321 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortuko da.

Topaketa honetan, ETEen ondoan izan dira sareko tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: Laudioko Udala, Arabako Merkataritza Ganbera, AFM, Elikadura Klusterra, Energia Klusterra, Galdaketa Klusterra, Euskadiko ekipamendu, altzari eta diseinuaren klusterra, Habic, Euskadiko Kooperatiben Konfekoop Konfederazioa, Mendinet Landa Garapenerako Elkartea eta Siderex.

Ziurtagiri hau gaur jaso duten  Aiaraldea, Añana, Arabako Errioxa, Arabako Lautada, Gorbeialdea eta Gasteizko enpresa txiki eta ertainek 64 proiektu osatu dituzte Hazinnova 2022 deialdiaren bidez. Berrikuntzak produktuetan zein negozio-prozesuetan, fabrikazioan, logistikan, merkaturatzean, administrazioan edo finantzetan egin dituzte.

Aintzatespen-ekitaldiaren ondoren, berrikuntzako kasu praktikoen aurkezpena egin da. Bertan, Hazinnova 2022 programan parte hartu zuten bi enpresak beren esperientzia praktikoak eta lortutako emaitzak partekatu dituzte. Arpisa, Berantevillako enpresa, nekazaritzako elikagaien sektorekoa, eta Imegar, Laudion kokatua eta doitasun fineko galdaragintzan diharduena. Ilarrazako Garlan S. Coop enpresa traktorea izan dute lagun mahai-inguruan. Nekazaritza-kooperatiba horrek bere balio-kateko enpresa txiki eta ertainen izaera berritzailea nola baloratzen duen azaldu du.

Uztailaren 4an, beste 53 enpresak, oraingoan gipuzkoarrak, Hazinnova ziurtagiria jasoko dute Urnietan egingo den ekitaldian.

2022ko deialdian, Hazinnova programak 2.760.000 euroko aurrekontua izan du.

Hazinnova 2023 deialdia

Hazinnova 2023 deialdia zabalik dago jada eta interesa duten enpresa berriek urriaren 26ra arte eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Programak 2,7 milioi euroko aurrekontua du esleituta urte honetarako.

HAUEXEK DIRA HAZINNOVA ZIURTAGIRIA JASO DUTEN Aiaraldea, Añana, Arabako Errioxa, Arabako Lautada, Gorbeialdea ETA GasteizKO 47 ENPRESAK

AIARALDEA

AMETS Laudio/Llodio
AVACON Laudio/Llodio
MARIAKA Laudio/Llodio
GRAFIK SAREA Laudio/Llodio
IMEGAR Laudio/Llodio
SERVICIOS INTEGRALES DE RÓTULOS NERVIÓN Laudio/Llodio
SERVICIOS TÉCNICOS NORTEK Laudio/Llodio

AÑANA

ARPISA Berantevilla

ARABAKO ERRIOXa

BODEGAS HEREDAD DE BAROJA Elvillar/Bilar
BODEGAS Y VIÑEDOS PUJANZA Laguardia
EGUREN UGARTE Laguardia
GRÁFICAS DE OYÓN Oyon-Oion
R.M. RIOJA Laguardia
COVILA Lapuebla De Labarca
SOLAR VIEJO DE LAGUARDIA Laguardia
UKAN WINERY Laguardia

ARABAKO LAUTADA

QUESERÍA-CRÍA DE GANADO Asparrena

GORBEIALDEA

ANOGA Arrazua-Ubarrundia
IDDERMAN GASTEIZ Legutio
PANADERÍA ETXEBARRIA Zuia
TALLERES MECÁNICOS LEGUTIANO Legutio

VITORIA-GASTEIZ

ALEGRIA ACTIVITY Vitoria-Gasteiz
ALISEA ESCO Vitoria-Gasteiz
IMPRESIÓN DIGITAL – ARCO Vitoria-Gasteiz
BATTERYCARE Vitoria-Gasteiz
BODEGAS EGUREN Vitoria-Gasteiz
CÁRNICAS SÁENZ Vitoria-Gasteiz
CARPINTERIA ILARGI Vitoria-Gasteiz
CEVISA Vitoria-Gasteiz
COOKING OHITURAK Vitoria-Gasteiz
CENTRO DE TRANSPORTE DE VITORIA Vitoria-Gasteiz
ECHEBARRIA SUMINISTROS Vitoria-Gasteiz
ELDUR INGENIERÍA Vitoria-Gasteiz
IKASLE ARGAIZ Vitoria-Gasteiz
INDUSTRIAS DIMO Vitoria-Gasteiz
ICETEC Vitoria-Gasteiz
METALL-ON TRABAJOS DE REBARBA Vitoria-Gasteiz
MUGAFIL Vitoria-Gasteiz
NIPED GASTEIZ Vitoria-Gasteiz
PAN LA VITORIANA Vitoria-Gasteiz
PREOCA SERVICIOS MEDIOAMBIENTALES Vitoria-Gasteiz
SITECO Vitoria-Gasteiz
SVE Vitoria-Gasteiz
TALLERES BIABI Vitoria-Gasteiz
TECNOPROEX S.L. Vitoria-Gasteiz
NATUBER Vitoria-Gasteiz
VIPLÁSTICA Vitoria-Gasteiz