Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruko Donostiako ikastaroan izena emateko epea zabalik

0

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruko ikastaroa. Eider Cadierno Amat, EDE Fundazioaren boluntariotza eta parte-hartze sustatzailea izango da ikastaroaren formatzailea.

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako Helburuak ezagutzea, gazteekin eta gazteentzat garatzen diren programetan eta proiektuetan aplikatzeko.

Best helburu batzuk hauexek dira:

  • Agenda 2030en esparrua ezagutzea.
  • GJHak zein diren eta haien antolaketa ezagutzea.
  • Gure proiektuan GJHak ezartzeko zer ekarpen egiten dugun pentsatzea.
  • Agenda 2030 praktikara eramaten lagunduko diguten tresnak identifikatzea.
  • Agenda 2030 eta GJHak aplikatzeko jarduketa onak aztertzea.

Informazio gehiago

Ikastaroa EUSKERAZ emango da.

Donostian:

  • Izena emateko bete behar den FORMULARIOA
  • Noiz2023ko urriaren 23an. 30ean eta azaroaren 6an
  • Non: CRAJ, Anoeta 28
  • Ordutegia: 10:00etatik 14:00ra
  • Izena emateko epea ekainaren 22tik 30era. FORMULARIOA
  • Taldea: 25 lagun

Kontuan hartu izena emateko epea eta ikasle kopurua! Ikastaroa doakoa da. Izena emateko epea ekainaren 22tik 30era.

Bertan parte hartzeko ekainaren 22an indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan…) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteriaren arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak eta aisialdiko elkarteak, baita beste erakunde batzuk ere).
  • Gizarte eta familia hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.