Bingen Zupiria sailburuak Anjel Lertxundi idazlea goraipatu du berari zuzendutako udako ikastaroan

0

Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Bingen Zupiria “Anjel Lertxundi: idazlea eta obra” udako ikastaroaren irekieran, “hunkituta” agertu da eta beragan arrastoa utzitako lanen errepasoa egin du, besteak beste, “Hamaseigarrenean aidanez”, “Zoaz infernura, laztana”, “Zu”, etab. Bere hitzaldian, sailburuak Lertxundiren giza eskubideekiko konpromisoa azpimarratu du eta gizarteko eztabaida-gai ziren eta gaur egun diren elementuez idazteko gaitasuna aipatu du.

Beatriz Zabalondok eta Alexander Gurrutxagak zuzendutako Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroan, bi egunez Anjel Lertxundiren lanak aztertuko dira ikuspuntu desberdinetatik: itzulpenak, edizioak, zinema eta gidoigintza, sormena, haur-gazte literatura, genero indarkeria… Guztiek Lertxundik gizarteari egindako ekarpena aipatzea dute helburu. Bingen Zupiria sailburua, bere interbentzioan, Anjel Lertxundiren pertsonan zentratu da eta beragan “begiona, pazientzia, konfiantza, edota gogoeta partekatzeko parada” aurkitu duela esan du.