Arantxa Tapia sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak beste urrats bat eman du Zaldibarko zabortegiaren egoera zehatza ezagutzeko. Eusko Jaurlaritza Zaldibarren etengabe burutzen ari den kontrolaren baitan, atzo ziurtatu zuen, ikuskapen tekniko berri baten bidez, orain konkurtso-administratzailearen bidez ordezkatuta dagoen Verterrek, ez dituela bete administrazioak egindako errekerimenduak.
Sailburuaren arabera, “zabortegiaren kontrol-, mantentze- eta jarraipen-lanak ez ditu titularrak behar bezala egin, ziurgabetasun-egoera bat sortu du eta azpiegituraren baldintzak nabarmen okertu dira”.
Okerrragotze hori Larrearen azterlanean jasota badago ere, beharrezkotzat jotzen dugu egonkortasun-azterketa egitea, zehatz-mehatz neurtzeko, eta azpiegitura zein egoeratan dagoen zehazteko.
Gainera, sailburuak zehaztu du administrazioaren errekerimenduak behin eta berriz ez betetzeak dagozkion isun-espedienteak martxan ipintzea ekarriko duela.
Verter-i egindako azken errekerimendura esteka