Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari elkarrizketa egin diote gaur Euskadi Irratiko «Faktoria» saioan. Bertan, besteak beste, larunbatean hasiko den Frantziako Tourraren “Grand Départ Pays Basque” izan du hizpide, baita ekitaldi honen inguruan ematen ari diren protestak ere. Tourraren harira, boluntarioen paperaren gaia ere aipatu da elkarrizketan, eta, nola ez, berriki sinatu den arte esznikoen sektorearen hitzarmenari buruz ere jardun da.