Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea elkarrizketatu dute Bizkaia Irratian, Frantziako Tourraren hirugarren etaparen atarian, Zornotzan. Elkarrizketan, sailburuak Tourraren irteerarekin Euskadin bizi izan den «festa» nabarmendu du, eta adierazi du ez zukeela «inoiz imajinatuko» hainbeste jende tropela animatzen ikustea. Ildo horretan, Ertzaintzaren eta Segurtasun Sailaren lana eskertu du, segurtasun-dispositiboan egindako lanagatik, eta, bestetik, euskal gizarteari, ekitaldi hau «zoriontasunez, errespetuz eta zaletasunez» ospatzeagatik.