Oposizioaren hainbat galderaren ondorioz, Lehendakariak politika publikoen norabidea zehazteko jarraitzen diren irizpideak zerrendatu ditu, besteak beste, Europak, nazioarteak eta Nazio Batuek giza garapen iraunkorraren eredua zabaltzeko egiten duten ahaleginarekiko konpromisoa; eta bere Gobernuaren asmoak zerrendatu ditu, “ez dugula etsiko” esanez. “Onena lortu nahi dugu: Gernikako Estatutua osatzea, bere errealitate plurinazionala bere gain hartuko duen estatu-eredu berri bat bultzatzea, Euskadi nazio gisa aitortzea lortzea, gure autogobernua sakondu eta zabaltzea, eta Europan dugun posizioa indartzea”.