Illunbe eta Erdialdearen arteko doako autobusak zerbitzua ematen hasi da Donostia

0
PRUEBA

Bihar, larunbata, uztailak 8, zerbitzua ematen hasiko da Illunbeko aparkalekua eta hiriaren Erdialdea lotzeko uda honetan berriro egongo den doako anezka autobusa. Zerbitzu hori Dbusek eta Donostiako Udalak sustatzen dute, Mugikortasun Departamentuaren bidez.

Anezka zerbitzua 20 minutuan behin izango da, egunero, uztailaren 8tik, larunbata, irailaren 10era arte, eta bi geltoki izango ditu, orain arte bezala:

Illunbeko geltokia: irteerak 11:00etatik 22:20ra, 20 minutuan behin

Mendeurreneko plazako geltokia: irteerak 11:10etik 22:30era, 20 minutuan behin.

Anezka zerbitzu horrek Illunbeko doako aparkalekuaren eta Donostiako Erdialdera arteko joan-etorriak erraztuko ditu, hirian garraio publikoa sustatzeko eta trafikoa murrizteko helburuarekin. Azken urteetan, zerbitzua urteko bi alditan eskaini da, Gabonetan eta udan, eta zerbitzua ondo hartu dute herritarrek.

Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak nabarmendu duenez, “zerbitzu honek helburu argia du: Donostiara datozen bisitariei, autoa uzteko aparkaleku erosoa eskaintzea, hirigunean auto pribatu gutxiago sar daitezen eta Donostiako kaleetan trafikoa murriztu dadin”.

Yarzak hurrengoa gaineratu du: “zerbitzu honen erabiltzaile kopurua urtetik urtera handituz doa. Iazko udan esaterako 24.000 erabiltzaile izan zituen. Ondorioz aurten ere zerbitzua eskaintzea erabaki du Donostiako Udalak, Dbusen laguntzarekin”.

The post Illunbe eta Erdialdearen arteko doako autobusak zerbitzua ematen hasi da Donostia first appeared on GipuzkoaGaur – Actualidad de Gipuzkoa.