Eusko Jaurlaritzak aste honetan Bilbon egingo den III. Nazioarteko Fintech Topaketan parte hartuko du, non bonu jasangarrien gainean ebatzibeharreko erronka planteatzen den

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomia eta Ogasun Sailaren bitartez, III. Nazioarteko Fintech Hack&Disrupt! Topaketan parte hartuko du aste honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko finantzen sektoreko fintech eta insurtech ekitaldirik garrantzitsuenean. Topaketa honek helburu du Hezkuntza eta berrikuntza finantzarioa sustatzea, eta jardunaldi bikoitz batean egingo da, BAT-Bilbao dorrean. Topaketa honetan, uztartu egingo dira Hackathon-en izena emandako parte-hartzaileek erronkei eman beharreko ebazpena (asteazkena, uztailak 12) eta jardunaldi instituzional bat (osteguna, 13), hitzaldi eta mahai-inguru batzuekin. Horietan, lehen mailako hizlariek parte hartuko dute.

III. Fintech Hack&Disrupt! Topaketa BMEk antolatzen du Mondragon Unibertsitatearekin batera, BBF Fintech inkubatzailearen bitartez, eta Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, BBK Fundazioaren, Bilbao Finantza Plazaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du. Finantza-zerbitzuak eta beste industria batzuk optimizatzeko teknologia digital aurreratuak erabiltzen dituzten enpresak dira FinTech-ak. Insurtech-ak, berriz, aseguruen sektorera soilik bideratzen dira. Bien helburua da merkatu irekiagoak eta demokratikoagoak sortzea, errentagarritasuna handitzea eta bezeroaren esperientzia hobetzea.

Lehenengo jardunaldia Eusko Jaurlaritzaren bonu jasangarriei buruz planteatutako erronka bati buruzkoa izango da, kontuan hartuta “hackathon” bat programatzaileen topaketa bat dela, eta erakunde baten erronka edo arazo tekniko bati denbora errekorrean erantzutea bilatzen dela, lankidetzaren bidez. Erantzun hori eredu berritzaile baterako amaitutako prototipo gisako soluzio bat izango da.

“Eusko Jaurlaritzak 2018an ekin zion finantzaketa jasangarriaren estrategiari, bere lehen bonu jasangarria merkaturatu zuenean, bonu jasangarriak Eusko Jaurlaritzaren zorra finantzatzeko tresnarik egokiena diren heinean jarraitu beharreko bidea hori zela ulertuta. Gaur egun, bonu jasangarrien 7 jaulkipenen batura 4.400 milioi eurokoa da. Euskadin, indartu egin behar dugu gure konpromiso sozial eta politikoan, urteko aurrekontuetan eta epe luzerako finantza-kudeaketa arrazional doituaren eta jasangarriaren ereduan presente dagoen inbertsio-ahalegina”, Arantza Larrauri Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako zuzendariak azpimarratu duenez.

Hilaren 13ko egitarauari hasiera emateko, honako hauek izango dira: Javier Hernani BMEko kontseilari ordezkaria, Javier Garcinuño Bilbao Ekintzako zuzendari nagusia eta Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko foru-diputatua. Ondoren, Espainiako Bankuko Finantza Berrikuntzako zuzendari José Manuel Marquések Espainiako digitalizazioaren erronkei buruz hitz egingo du. Jarraian, eztabaida-mahai bat egingo da BME Inntech, Kutxabank eta Norbolsa-ko ordezkariekin, eta BAT dorreko zuzendariak moderatuko du.

Ondoren, Eva Popcheva Europako parlamentari eta Ekonomia eta Diru Gaietarako Batzordeko presidenteordeak hartuko du parte. Segidan, berrikuntzari, teknologiari eta erregulazioari buruzko eztabaida izango da, eta Kreab, FinReg360, BME Growth eta Veltis Rating-ek hartuko dute parte eztabaida horretan. Asier Quesada Mondragon Unibertsitateko Fintech koordinatzailearen parte-hartzea amaituta, Arantza Larrauri Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako zuzendariak hartuko du hitza. Ondoren, tarte bat hartuko da aurreko edizioko kasu arrakastatsuak analizatzeko.

Lehenengo eta bigarren postuetan hautatutako erronkek 1.500 eta 500 euroko saria jasoko dute, hurrenez hurren.