Osakidetzak 2018-2019ko LEParen behin-behineko beste emaitza batzuk argitaratu zituen ostiralean; zehazki, honako lanbide-kategoria hauei dagozkienak:
Argitalpen hori honako espezialitate hauen argitalpenei gehitu behar zaie:
Hortaz, 2018-2019ko LEPean espezialitate horietan parte hartu zuten pertsona guztiek dagoeneko ezagutzen dituzte behin-behineko emaitzak 2020-2021-2022ko LEParen deialdiari dagozkion arlo horietako azterketak egin aurretik. Azterketa horiek uztailaren 15ean, 16an, 20an eta 21ean egingo dira.
Osasuneko sailburu Gotzone Sagarduik azaldu zuenez, LEP berri horren azterketen egunak iragarri zirenean Osakidetzaren asmoa zen aurrekoaren behin-behineko emaitzak jakinaraztea azterketa berriak egin baino lehen; eta hori egiten ari da.
Osakidetzak 2018-2019ko LEParen deialdiko gainerako kategorien emaitzak argitaratzen jarraituko du.
Gaur egun, 2018ko eta 2019ko LEPak (probak azaroan amaitu ziren) eta 2020., 2021. eta 2022. urteetako LEPak (probak uztailean hasiko dira) kontuan hartuta, Osakidetza 11 mila plaza baino gehiago (plantillaren herena) egonkortzeko prozesuan murgilduta dago, prozesu horiek amaitzean % 8tik beherako bitartekotasun-ehunekoa lortzeko helburuarekin.