‘Surf Vitoria’-k kostaldera hurbiltzen zaitu, goza dezazun

0

Egia da Gasteizen ez dagoela hondartzarik, baina horrek ez du eragotzi surfaren zale amorratu batek bere eskola propioa abian jarri ahal izatea, itsasoa eta kirol hau hirian bizi diren zaleei hurbiltzea helburua duena. Proiektua Surf Vitorian gauzatu da, begirale tituludunak eta kostalderako garraio zerbitzuan eskaintzen dituen surf eskola, hain zuzen ere.

Urte askoan munduan zehar olatuen bila egotea eta kostaldera surf egitera bakarrik joan ondoren, konturatu ginen kirol hau hirian bizi den jendearekin partekatu eta irakatsi ahal izatea, surfing bizitza oso bati amaiera bikaina ematea zela”.

Eskola honen proposamena Arabako hiriburuan bizi diren pertsonei, ahal den neurrian,  kirol zirraragarri hori praktikatzen laguntzea da, eta, horretarako, surfera-komunitate bat sortu dute, zaleei “Gasteizen klaseez gozatzeko, surfa egiten ikasteko, aholkuak jasotzeko edo, besterik gabe, norbaitekin surfa egiteko aukera ematen duena, azpimarratzen dute.

Jarduera nabarmenetako bat, asteburuko irteerak dira, surf eskaintza trinkoa dutena; urte osoan zehar egiten dira, eta Gasteiztik joan-etorria, ostatua eta surfaren, SUParen edo surfskatearen artean aukeratzeko eskolak barne hartzen dituzte. Zaletuek aukera dute gustukoen duten kirolari aste oso bat eskaintzeko, edozein diziplina probatuz.

Era berean, Euskadin eta Euskaditik kanpo, kostaldeko hainbat herritatik bidaiatzeko aukera dago, ‘surftripen’ bidez. Antolatutako bidaien artean, Laredo eta Oriñera egindako bisitak azpimarratzen dute bere arduradunek. “Surflari bakoitzak surfingaz goza dezake hondartza jendez gainezka egondo den kezkatu gabe, eta leku horiek lagun gutxi batzurekin sentituz eta partekatuz”, adierazten durikte.

Jarduera horiek burutu ahal izateko, eskolako profesionalek federazio-titulazioak eta gaikuntzak dituzte: bezero bakoitzari aholkularitza pertsonalizatua ematen diote, eta abenturak irauten duen egunetan, gidari gisa aritzen dira.

info+: www.surfvitoria.com

Surf Vitoria