Energiaren Transmisio eta Banaketa Sektorearen Behatokiaren lehen edizioa

0
PRUEBA

Basque Trade & Investment-ek Energiaren Transmisio eta Banaketa Sektorearen Behatokiaren (T & D) lehen edizioa argitaratu du. Dokumentu honen helburua da euskal enpresari merkatuaren bilakaerari buruzko informazio garrantzitsua ematea sei hilean behin.

Dokumentuan herrialdeen araberako azterketa egiten da, eta mundu-mailan duten posizionamenduari eta energia-sektorearen esparruan, eta, zehazkiago, transmisio- eta banaketa-sektorearen esparruan duten inbertsio-giroari buruzko informazioa jasotzen da. Era berean, azken sei hilabeteetan identifikatutako T & Dko proiektuei buruzko informazio zehatza eskaintzen du, baita araudi-aldaketei eta inbertsio-planei, T & Dko eta beste energia-iturri batzuetako enkanteei eta herrialdeko player nagusien mugimenduei buruzkoa ere (hornidura-akordioak, bat-egiteak eta erosketak, etab.).

Player inguruko azterketa bat ere aurkezten da, azken hilabeteetan sektoreak mundu mailan izan dituen player handien mugimendu garrantzitsuenak bilduz, hala nola empresa-fusioak, eskuratzeak eta sektoreko aliantzak. Azkenik, Behatokiak sektoreko joera edo esparru espezifikoagoen zoom-kapitulu bat dakar, eta edizio honen fokua goi-tentsioko tresnen merkatuaren inguruko ikuspegi orokor bat aurkezten da.

Edizio honek 2023ko 1. seihilekoa hartzen du, eta honako eduki hauek biltzen ditu:

  • Ikuspegia herrialdeka. Herrialde nagusietarako:

– Linea, azpiestazio eta Smart Grids mailan identifikatutako proiektuak

– Arau-aldaketak eta inbertsio-planak

– Iragarritako enkanteak

– Herrialdeko player nagusien mugimenduak

  • Players inguruko ikuspegia:

– Mugimendu nagusiak: empresa-fusioak, eskuratzeak, aliantzak…

  • Zooma goi-tentsioko aparamenta merkatuan

Txosten osoa eskatzen duten euskal enpresen eskura dago ldiego@basquetrade.eus helbidera eskatuz.

Behatokiaren laburpen bat, salmenten eta ekoizpen globalaren bilakaera jasotzen duena, deskarga daiteke HEMEN

2307-BasqueTrade-observatorio-transmision-distribucion-energia