Helburua: Agerikoa da literatura eta letren munduak aberastu egiten duela haur eta gazteen garapena. «Paperezko hegoak» izeneko irakurketa klubak tailer bilakatzen ditugu, eta saio bakoitzean irakurritakoa taldeko solasaldiaz lantzeaz gain, sorkuntza ariketa bat gehitzen diogu.
Era honetan, partaideek sortzeari beldurra galdu eta gozamen osoagoa bereganatzen dute.
Urte bukaeran, hilabetero egindako ariketa bakoitzarekin liburu bat egiten dugu eta haur bakoitzak etxera eramango du.
Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero.
Aurrematrikula: Irailaren 1etik 22ra, formulario honen bidez.
Norentzat: LHko 3. mailatik DBH 1-4. Interesa erakusten dutenen adinen arabera osatuko da taldea eta antzerakoa izan dadila saiatuko gara. Bi talde egitea baloratuko da izen-ematearen arabera. Taldea osatzeko, gutxienez 6 pertsona behar dira.
Dinamizatzailea: Peru Magdalena.
Non eta noiz: Portalean, hilero, egun hauetan: urriak 3, azaroak 7, abenduak 12, urtarrilak 9, otsailak 6, martxoak 5, apirilak 9 eta maiatzak 7.
Ordutegia: 17:00 – 18:00 eta 18:00 – 19:00 (talde bi egiten badira).
Jardueraren prezioa: Dohainik.
Hizkuntza: Euskara.
The post Eibarko «Paperezko hegoak» irakurketa klubean aurrematrikula egiteko aukera first appeared on GipuzkoaGaur – Actualidad de Gipuzkoa.