Lehendakaria eta Alain Rousset Nouvelle Aquitaineko presidentea Europako Garraio Komisarioarekin Bildu behar dira, 2030ean Frantziak Europa atlantiarreko trenbide-korridorearen Bordele-Hendaia tartea lotzearen helburuarekin

0
PRUEBA

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakitera eman du Lehendakariak Gobernu Kontseiluari jakinarazi diola, bera eta Alain Rousset Nouvelle Aquitaineko presidentea Europako Garraio komisarioa den Adina Veileanekin elkartuko direla hilaren 19an.

Zupiriak azaldu du bilera bideokonferentzia bidez egingo dela eta Iberiar penintsula eta Frantziako hego-mendebaldea lotu beharko dituen korridore atlantikoarekin lotutako gaiei errepasoa egitea duela helburu. Proiektu hori trantsizio ekologiko eta energetikoen helburuen barruan dago eta 1996an sortutako Europa barneko Garraio Sarearen parte da.

Bingen Zupiriak adierazi duenez, bilera horretan, lehendakariak eskatuko du Bordele-Hendaia-Gasteiz interkonexioa 2030erako garaiz eta modu egokian egitea eta lehentasuna ematea mugaz gaindiko interkonexio horiei Europa barneko Garraio Sarearen (TEN-T) esparruan egiten diren inbertsioen artean. Era berean, interkonexio horren egungo gauzatze-egoerari buruzko kezka azalduko du lehendakariak, eta abiadura handiko linea berri bat eraikitzearen beharra azpimarratuko du, Bordele-Akize eta Euskal Y-a lotuko dituena, Europako araudian jasotako konpromisoak errespetatuz eta elkarreragingarritasuna bermatuz.