Gomendioak Anoetan topoaren atari berria eraikitzeko obra dela eta

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sareak datorren astean hasiko ditu Anoetako geltokia osorik eraberritzeko lanak. Lan horien barruan sartzen dira gainazalean bigarren atari baten eraikuntza, nasen luzatzea eta Aita Donostia Plazako bideen berrantolaketa.

Obra hori Begiristain doktorearen pasealekuaren hasierako zatian egingo da, eta, beraz, ibilgailuei gomendatzen zaie Anoeta pasealekuko irteerak Errondoko pasealekutik egitea. Izan ere, Begiristain Doktorearen pasealekuko irteerak, Amararako norabidean, eragina izango du, eta zirkulazioa ospitaleetara bideratuko da.