Nerea Melgosak ijitoen kolektiboaren sustapena aztertu du Gao Lacho Drom´ekin

0

VG 2023 07 21

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak eta Rosa Romero, Gao Lacho Drom elkarteko zuzendariak, bilera egin dute gaur goizean Lakuan, bi erakundeek Arabako hiriburuan eta Bastidan duten lankidetza-hitzarmenaren hainbat alderdi aztertzeko. Gao Lacho Drom ijitoen elkarteak ijitoei arreta espezializatua emateko zerbitzua eskaintzen du.  Bere zerbitzuetan gizarte-laguntza, haurren eta familien arreta, ikasleentzako hezkuntza-laguntza, ijito-gazteen sustapena, zigortuen arreta eta laguntza psikologikoa eta emakume ijitoentzako proiektuak eskaintzen ditu. Gainera, Elkarteak ijito-komunitatearen eta bere ingurunearen arteko bizikidetza-eremuak sustatzen ditu, ijito-biztanleriaren eta erakundeen arteko bitartekaritza-lan garrantzitsua eginez. Eusko Jaurlaritzak ekimen horietan laguntzen du