PRUEBA
Gobernu Kontseiluak 3,19 milioi euroko laguntza agindu bat onartu du gaur Gizarte Ekonomian ekiteko. Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak proposatuta, hiru kapitulu desberdin finantzatzera zuzenduko dira. Alde batetik, Gizarte Ekonomiako enpresak eratzen eta gero sendotzen laguntzeko euskal sare publiko-pribatua bultzatu eta indartu nahi da, bai eta Gizarte Ekonomiako enpresak eratu eta sustatu eta duela gutxi eratu direnak sendotu ere.
Partida horrek 2,78 milioi euro izan zituen 2021ean, eta iaz zifra hori bost milioiraino handitu zen, Ukrainako gerraren eta Errusiari ezarritako zigorren ondorioz. 2023rako 3,19 milioiko zuzkidura izango da.