Bigarren hiruhilekoan langabezia-tasa % 7,1era jaitsi da Euskadin, eta hori izan da, hain zuzen ere, goiburuko abiagunea ikasturtea ixten duen Astekonomian. Asteko adierazle ekonomiko garrantzitsuenen laburpena da, saltoki handietako eta elikagaien kate handietako salmentei eta txikizkako merkataritzari ere arreta jartzen diena.
BAIren datuen arabera, Euskadiko langabezia-tasa puntu bat eta hiru hamarren murriztu zen bigarren hiruhilekoan, % 7,1era arte, eta berretsi egin zuen BJAk jadanik aurreratutako beherakada (% 7,4). Erregistro horrek aukera ematen dio Euskadiri autonomia-erkidego guztietako langabezia-tasa txikienean jartzeko.
Bestalde, ekainean saltoki handietako eta elikagaien kate handietako salmentek % 1,6 gora egin zuten aurreko urteko hil beraren aldean. Bilakaera hori elikagaien sektorearen eskutik etorri zen, % 2,5 areagotu baitzuen bere emaitza. Gainerako produktuek, ordea, jaitsiera txiki bat izan zuten (–% 0,2).
Era berean, INEk argitaratutako informazioaren arabera, Euskadiko txikizkako merkataritzaren salmentak % 4,0 gehitu ziren ekainean (aurreko hilean erregistratutako balio bera). Era berean, sektorean enplegua sortzen jarraitu zen, baina sortze-erritmoa pixka bat moteldu zen, % 1,3ra arte.
Asteroko laburpen hau (Ekonomia Zuzendaritzak egina da “Astekonomia” izenarekin) minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea helburu duten bideo hauena, hain zuzen.