- Aholkularitza pertsonalizatua eta kalitatezko prestakuntza emateko teknologia berrietan KZgunea Euskadin erreferentziazko bilgune dela berresten dute datuek
- Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren helburua da euskal herritarrak teknologia berrietara hurbiltzea, eten digitalari aurre egiteko
Urteko lehen sei hilabeteetan ia 48.000 pertsonak egin dute jardueraren bat KZguneak Euskadin dituen 236 zentroetan. Datu horiek berretsi egiten dute KZgunea, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren mendeko zerbitzua, teknologia berriei buruzko aholkularitza pertsonalizatuan eta kalitatezko prestakuntzan erreferentziazko leku gisa euskal herritarrentzat.
Teknologia berrien erabilera gero eta hedatuagoa dagoen testuinguru honetan, sarearen helburu nagusia euskal herritarren gaitasun digitalak indartuko dituzten zerbitzuak eskaintzea da, eten digitala murrizteko asmoz.
Horrela, aurtengo urtarriletik ekainera bitartean 47.628 erabiltzaile aktiboak izan dira, aurreko urteko aldi berean baino berrehun inguru gehiago. Horietatik %57,7 emakumeak eta %42,2 gizonak. S, eta 26.047 zerbitzuan alta emandako pertsona berriak izan dira. Seihileko honetan 26.047 pertsonak eman dute alta KZgunean, aurreko urtean baino zertxobait gehiago.
KZguneetara jo duten pertsonek zentro hauek eskaintzen duten prestakuntza jarduerarako sarbidea izan dute, hala nota ikastaroak, hitzaldiak, tutoretzak eta abar. Urteko lehen seihilekoan, 3.022 ikastaro eta hitzaldi ema dira, eta 16.226 pertsonak hartu dute parte. Jarduera horiek aurrez aurreko, urrutiko edo bideokonferentzia bidezko modalitateetan eskaini dira, eta hainbat gai jorratu dituzte, esaterako, ofimatika, segurtasuna, sare sozialak, irudia eta bideoa, oinarrizko prestakuntza edo produktibitatea, besteak beste. Bestalde, 7.911 pertsonak jo dute tutoretza pertsonalizatuetara, prestakuntza ikastaroak egin ondoren IKTei (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) buruz sortutako zalantzak argitzeko.
KZguneak eskaintzen duen beste prestazio bat tramitazioak dira, adibidez, Metaposta edo BakQ zerbitzuekin. Lehenengoari dagokionez, kutxa gotorra eta interneteko postontzia, 1.505 eskaera izapidetu dira. Bestalde, BakQ bidezko izapide telematikoak 26.253 izan dira. Gainera, 4.812 IT Txartela azterketa egin dira, Informazioaren Teknologien Oinarrizko Gaitasunak Egiaztatzeko Sistema, zeinekin pertsona bakoitzak tresna informatikoak eta internet erabiltzeko dituen ezagutzan egiaztatzen dituen tresna eta administrazio publikoko nahiz enpresa pribatuetako lanpostu jakin batzuetarako sarbidea izateko balio duena.
KZguneko 236 zentroetako jarduera irailean itzuliko da eta ehunka ikastaroz ostaturako eskaintza jarriko dute aukeran. Ikastaro horietako batzuk sakelakoetan argazki tresnak erabiltzera, internet bidezko erosketa segurura, administrazio publikoarekin online izapideak egitera edo mekanografiara zuzenduta daude.