Nerea Melgosa Neska eta Blusekin lore eskaintzan eta Zortziko Gasteizen, Enparantza Berrian

0
PRUEBA

Arabako hiriburuko jaietako egun handia

Nerea Melgosak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Gasteizko neska eta blusen kuadrillek Andre Maria Zuriari San Migeleko atean dagoen horma-hobian eskaini dioten lore-eskaintza eta ohorezko aurreskua ikusi ditu gaur goizean. Eguerdian, Enparantza  Berrian, udal eta foru ordezkaritzekin batera, Zortziko Gasteiz ikusgarrian izan da, tradizioz arabar jantziekin dantzatzen duten dozenaka bikote.

Gasteizko Zortzikoa XVIII. eta XIX. mendeetako kronikarien arabera Arabako hiriburuko jaietako meza nagusiaren ondoren dantzatzen zen «Zortziko serioa» birsortzen da. 2004´az geroztik, Gasteizko emakume eta gizon dantzariek soka-dantzaren bertsio hau dantzatzen dute Andre Maria Zuriaren jaietako egun handian, udaletxearen aurrean.

Antzinako deskribapenetan oinarrituta, Indarra Euskal Kultur Elkarteak taldeak sortu zuen 1987an, eta 2004tik aurrera urtero dantzatzen da udaletxe aurrean Andre Maria Zuriaren egunean.

Dantza hau sortzeko, Jean François Peyron bidaiari frantziarrak 1778an egindako deskribapena erabili zen. Horren arabera, alkateak dantza hasteko tonua ematen zuen, eta neskek alde batetik eta mutilek bestetik jauzi eta bilakaera ezberdinak egiten zituzten eskuak zapien bidez elkartuta.

Pixkanaka, bi taldeak fandango bat dantzatzeko elkartzen ziren. Izenari dagokionez, Joaquín Jiménez´ek zortzikoa aipatzen zuen 1840an eta 1901ean, eta azken urte horretan «serio eta zeremoniatsu» izendatu zuten hitzez hitz. Nafarroako eremu batzuetan, bereziki Sakanan, horixe da soka-dantzak aipatzeko gehien erabiltzen den terminoa.