PRUEBA
Boulevardeko Puntu Morea egunean 21 orduz irekiko da aste osoan
Donostiako Udalak deia egin du eraso sexistarik gabeko Aste Nagusi baten alde. Udal korporazioa Aste Nagusian martxan jarriko den Puntu Morean izan da. Puntu horretan eraso sexisten aurkako informazioa eta sentsibilizazioa sustatuko dira, eta era berean, bertaratzen diren emakumeei informazioa eta behar duten laguntza emango zaie
Boulevardeko prentsa kiosko zaharrean jarritako Puntu Morea 21 orduz egongo da zabalik abuztuaren 12tik 19ra, 13:00etatik 10:00etara.