Espainiako Gazteriaren KontseilukoEmantzipazio Behatokiak argitaratutakotxostenak gazteen emantzipazio-ibilbideetaneragiten duten faktoreak jasotzen ditu Estatuosorako.
Eusko Jaurlaritzak, Gazteen EuskalBehatokiaren eta Eustaten azterlan eta datuenbidez, eta Euskadiko GazteriarenKontseiluarekin duen elkarrizketa zuzen eta etengabearen bidez, erabat jabetzen da Euskadin gazteek emantzipatzeko duten adinaatzeratu egiten dela. 2021ean, Euskadin, emantzipatzeko batez besteko adina 29,7 urtekoa zen, Europako batez bestekoa bainohiru urte beranduago.
Gazteen emantzipazioa gauzatzerakoanerrealitatea eta problematikak ezagutzeariesker, bi ekimen garrantzitsu antolatu dira. Lehenik eta behin, 2022ko otsailean GazteenLegea onartu zen, eta horren hiru ardatznagusietako bat gazteen emantzipazio-adinaaurreratzea da.
Bigarrenik, joan den martxoaren 21ean, Gobernu Kontseiluak «Gazteen emantzipazioabultzatzeko 2030erako Euskal Estrategia» onartu zuen. Horren arabera, lehen mailakolehentasuna da emantzipazioa bultzatzea.
Estrategiaren helburua da 2030ean 25-29 adin-tarteetako gazteen emantzipazio-tasa % 50ean kokatzen laguntzea, EB-27ko batezbestekoarekin (50,6) eta 30 eta 34 adin-tartekoekin ( % 75) berdinduta.
Estrategiak gazteen emantzipazioa sustatzekoEusko Jaurlaritzaren esku-hartzeakontzentratuko duten bost eremu estrategikoidentifikatzen ditu:
Ardatz horietako bakoitzari bi proiektu traktorelotzen zaizkio. Horietako bat Emanzipaprograma da. 2024an, hilean 300 eurokolaguntza artikulatzea ahalbidetuko du, bi urtez, 28.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten25 eta 29 urte bitarteko gazteentzat.
Ekimen garrantzitsua da, zalantzarik gabe, baina garrantzitsuena da ez dela ekimen isolatubat. Belaunaldi gazteekin autonomia– eta bizitza– eta familia-proiektuak eraikitzekoprozesuetan lankidetzan aritzera bideratutakoneurrien ekosistema baten parte da.
Bi urtetan, hilean 300 euroko laguntza emangozaie 25 eta 29 urte bitarteko gazteei, eta, horrezgain, honako laguntza hauek ere emango dira: hilean 200 euro seme-alaba bakoitzeko, hiruurtera arte; Gaztelagun programaren alokairurako laguntzak, hilean 300 eurora iritsbaitaitezke; Haur Eskolen 0-2 urteko etapa doakoa izatea; ondorengoengatiko zerga-kenkariak; edo bateragarritasunaren arloanindarrean dauden neurriak.
Eta horrekin batera, enplegua eta enplegurakoprestakuntza sustatzeko neurrien multzoa, Gazte Enpleguaren Talka Planaren bidez, edokohesioa sustatzeko eta bazterkeriaprebenitzeko neurrien multzoa, DSBEa edoTrapezistak Programa eskuratzeko adinaaurreratuz.
Azken batean, Eusko Jaurlaritzak lehentasunenartean jarri du gazteen emantzipazio-adinaaurreratzea, eta horretarako tresna espezifikoeta aitzindari batzuk eratu ditu.