2023/24 denboraldiko lehen partida ofizialerako egun batzuk falta direnean, Athletic Clubeko gizonezkoen lehen taldeak zehaztuta ditu bere jokalarien dortsalak.
Berritasunen artean, Aitor Paredesek lehen taldeko fitxa eta 4 zenbakia izango ditu bizkarrean; Iñigo Ruiz de Galarretak, uda honetako fitxaketak, aurreko denboraldian Unai Vencedorrek (orain SD Eibarren utzita) zeraman 16a izango du; Imanolek ere lehen taldeko fitxa izango du, 19 zenbakiarekin; Nolaskoainek 2021/22 denboraldian izan zuen 23 zenbakia berreskuratuko du.
Bigarren taldeko fitxa izango duten jokalariei dagokienez, Alex Padillak 26. zenbakia izango du, Unai Egiluzek 27a, Junior Bitak 28a, Adu Aresek 29a, Unai Gomezek 30a, Hugo Rinconek 32a eta Beñat Pradosek 33a.
Athletic Clubek ostiralera arteko epea du dortsal berriak sartzeko edo daudenak aldatzeko. Horrelakorik gertatuz gero, behar bezala jakinaraziko da.