Tenerifera bidaia prestaketarekin jarraitzeko

0
PRUEBA

Gaur goizean goiz Athletic Clubek Kanariar Uharteetarako bidea hartu du eta bertan izango da abuztuaren 13ra arte. Stage txiki honek Lezaman irailaren 9rako aurreikusita dagoen Liga F-ren hasierari begira prestatzen jarraitzeko balioko du. Espedizioa, Jon Uriarte presidentea buru duela, Tenerifera joango da (Madrilen geldialdia eginda) eta arratsaldean bertan egingo du lehen entrenamendua.

Bihar, osteguna, jokatuko dute lagunarteko bi partidetako lehena. 11:00etan (Kanarietako ordutegia) Javier Perez Kirol Hirian Segunda RFEF mailako CD Teneriferen aurka jokatuko du. Puerto de la Cruzen ostatu hartuko duten lehoiek lan saio gehiago izango dituzte larunbatean, hilak 12, 20:00etatik aurrera (Kanarietako ordutegia), denboraldiaurre honetan maila bereko arerio baten aurkako lehen norgehiagoka jokatu aurretik. Teide Saria UDG Tenerifek antolatzen du eta uda honetan Athletic Club izango du gonbidatu. Norgehiagoka RTV Canariasen bidez ikusi ahal izango da zuzenean. Granadilla de Abonako taldea aurkari sendoa izango da hankak minutuz kargatzen jarraitzeko eta David Aznar entrenatzaile berriaren ideiak barneratzeko. Igandean, hilak 13, taldea etxera itzuliko da. Asteazkenean, hilaren 16an, zuri-gorriek Liga F-ko beste aurkari batekin neurtuko dituzte indarrak, SD Eibarrekin, Lezaman (19:00etan).

Tenerifera joango diren 24 jokalariak hauek dira: Quiñones, A.Nanclares, Maddi, Landaluze, Garazi, Naroa, Y. Corres, Arana, Azkona, Gara, Eunate, Pinedo, Nerea Nevado, Itxaso, Mariana, Elexpuru, Peke, Zugasti eta Sanadri. 19 urtez azpiko Europako Txapelketa irabazi berri duten Jone Amezaga, Maite Zubieta eta Sara Ortega eta Eunate Astralaga eta Marina Artero harrobiko jokalariak ere taldearekin joango dira.