Gobernuak 450.000 euro eman dizkie Nafarroako tokiko telebistei, 2023-2024 ikasturtean ikus-entzunezko ekoizpena sustatzeko

0
PRUEBA

Komunikazio eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak LTD bidez emititzen duten tokiko telebistei zuzendutako ikus-entzunezko edukiak ekoizteko 2023-2024 urte anitzeko laguntzen deialdia ebatzi du; guztira, 450.000 euro eman ditu.

Edizio honetan lau operadoreren eskutik aurkeztutako 45 proposamen baloratu dira: horietako 36 Iruñeako TDT-ren demarkazioari dagozkio (Xaloa Telebista eta Hamaika TB); eta 9 Tafallako TDT-ren demarkazioari (Zona Media TV eta 30 TV).

Deialdian onartutako proiektuak baloratu ondoren, 212.636,98 euro eman zaizkio Xaloa Telebistari, 125.000 Hamaika Telebistari, 65.056,37 euro Zona Media TV-ri eta 49.306,65 euro 30 TV-ri. Guztira, 22 programek jasoko dute diru-laguntza, bere ekoizpenaren kostu totalaren % 50eko zenbatekoagatik; horren arabera, deialdiak sektore honetan eginiko inbertsioak 900.000 euroak gaindituko ditu. Diruz lagundutako programen ekoizpen gastua datorren irailak 1a eta 2024ko abuztuak 31 artean exekutatu beharko da.

Iruñeako TDT-ren demarkazioa

Iruñeako demarkazioko tokiko publikoarengana zuzendutako proiektuen artean, onuradunak gertatuko dira Xaloa Telebistako bederatzi, operadoreak aurkezten dituen 27etatik. ‘Soinu eta doinu’ musika proiektua, zeinek musika-lanen sorrera prozesua osoa emango duen ezagutzera; ‘Aldaketa klimatikoa’, klimari buruz kontzientziatzeko programa; ‘Nafarroako buffoiak’, umore ukituarekin eginiko asterokoa; metabertsoa eta errealitate arteko lotura sakontzeko ‘Metabertsoa edo/eta errealitatea’ proposamena; ‘SOS Arte Eszenikoak’, Nafarroako arte eszenikoen pertsonaia publikoen gaineko erreportajeen programa; eta jadanik kate nafarrean finkatuta dauden hiru magazin: ‘Urriaroa’, ‘Negudaberriaroa’ eta ‘Udaroa’. Zortzi programa hauei 25.000 euro dagozkie ekoizpen bakoitzerako. Gainera, Xaloa Telebistak beste 12.636,96 euro jasoko ditu bere programazio-parrilako sexualitateari buruzko programa berri baterako: ‘Sexuan hazi, sexuan hezi’.

125.000 euro emango zaizkie Hamaika Telebistak aurkeztu dituen bederatzi programetako bosti, programa bakoitzari 25.000 euro esleituz: ‘Esker onez’ programaren ardatz nagusia, kultura edota kirol nafartarraren esparruetan nabarmendu izan diren pertsonak aintzatestean datza; ‘11 Leiho’ programak Nafarroako txokoak eta ibilbideak bistaratuko ditu slow formatuan; ‘Ogibide, berdinbide’ programak berriz, emakumeen egunerokotasuna eramango du pantailara, lanbide, ofizio, kirol edo kultura esparru ezberdinetan; ‘Gurpilak sutan’ programan txoko ezberdinetako bizipenak eta istorioak bilduko dira, paisaia eta lurraldea ezagutzera emateaz gainera; eta amaitzeko, ‘Geltokia’, krisi ekologiko, energetiko eta ekonomikoa bezalako gaietan oinarritu da.

Tafallako demarkazioa

Tafallako TDT-ren toki demarkazioan diru-laguntza jasoko dute Zona Media Telebistak lehiaketara aurkeztutako bost programek: ‘Pueblo’ programaz ari gara (12.770,24 euro), zeinek despopulazioak gehien eragindako udalerriak bisitatzea proposatzen duen, bere arazoak hala nola indar-guneak. adibidez landa-eremuko ekintzailetza, ezagutzera eman nahian; ‘Fiestas y Tradiciones’ (15.006,26 euro); ‘La barra’ (11.448,30 euro); ‘Ocurrió en la Zona Media’ (10.702,10 euro) eta ‘A pie y con dron’ (13.129,47 euro), teknologiaren erabilera eginez, Zona Media-ren geografian barneratzea ahalbidetzen duen programa bat.

Horrez gain, demarkazio honetako, 30 TV, egoitza Azkoienen izanik, bigarren operadoreak aurkeztu dituen lau proposamenetatik biek diru-laguntza jasoko dute: marka berriko ‘SOStenible’ (24.653,33 euro) eta ‘De Tudela hasta Roncal’ (24.653,33 euro) programak ditugu hizpide. Horietako lehenak ingurumenarekin eta arlo ekologikoarekin lotutako edukiak landuko ditu, zeinek, gainera, Agenda 2030 izendatuarekin eta bere garapen helburuekin lotutako toki proposamenak bistaratzea duen helburu. ‘De Tudela hasta Roncal’, bestalde, jotari buruzko programa monografiko bat da zeinek musika-arte hau interpretatzen dutenak eta horien udalerriak ezagutzeko nahiz antropologiaren azaleko azterketa bat egiteko aukera dakarren.