Zazpi bekatu nagusiak hiru aste barru iritsiko dira Lizarrara antzinako musikaren eskutik

0
PRUEBA

«Zazpiak» izenburupean, Lizarrako Antzinako Musikaren Asteak (SMADE) bekatu nagusiak aztertzera gonbidatzen du hamar kontzertu liluragarriren bidez, horietako zazpi giza bizio tentagarrienetako bakoitzari eskainiak. Antzinako musikak bizia hartuko du San Migel elizan eta Santa Klara komentuan, Espainiako eta Europa osoko interprete ospetsuekin irailaren 2tik 10era bitartean egingo den jaialdian, esperientzia paregabea eta zirraragarria izango omen dela.

SMADEren 54. ediziorako sarrerak eskuragarri daude Baluarte-ren webgunean edo bestela, aurrez aurre eskuratu ahal dira bere leihatiletan hala nola la Morea Merkataritza Gunean; baita kontzertuak hasi baino ordubete lehenago ere, bere egoitzetan. Abonuek 80 euro balio dute (40 euro gazte-txartelarekin); bestalde, kontzertuetarako sarreraren prezioa 12 eurokoa da (6 euro gazte-txartelarekin).

Kaleko SMADEren saioak dohainik dira, #GeneraciónSMADEren bi lehenengo saioak bezala, zeinetan sarrera askea izango den aforoa osatu arte.

Emanaldiak

Artefactum, “Gula Plures” lagun, irailak 2an programari hasiera emango dion taldea izango da. Bere proposamena, guztietatik bekaturik gozoenetako bat litzatekeen hartan, gula, barneratzen da, oroimenera ekarriz janariak hala nola edariak motibo errepikakorrak izan zirela koblakari nahiz juglareen “cantinga” hala nola abestietan.

Irailaren 3an, Quinta Essencia taldea “Bajo el Signo de Eros” izenburupean izango da Claudio Monteverdiren lehenengo lau liburuetatik ateratako gai erotikoen madrigalen bildumaren bitartez lizunkeriara hurbilduko dena.

Diru-gosea irailaren 4an izango da presente Nafarroako Producciones Maestras konpainiaren eskutik, “La codicia rompe el saco” lanaren egokitzapena tarteko, hau da, Calderón de la Barcaren talentu eszenikoak utzi zituen fruituetako bat. Lan honetan, diru-gosea argudio bihurgunetsuez beteriko trama baten elementu eragile modura jarduten da eta bere eszenak, garaiko musikarekin eta autoreak testua prestatzeko erabili zuen lekuarekin girotuta irudikatzen dira.

Ludovice Ensemble talde portugaldarrak, “Esprits de haine et de rage!” lagun, musika barroko frantsesa erabiliko du publikoa gorrotoa, inbidia, amorrua eta mendekua inspiratzen dituzten egoera emozionalak zeharkatzera eramateko. Bere kontzertua irailaren 5ean, asteartea, ospatuko da.

Biharamunean, Michel Godard & Ursula S. Yeo taldeak Lizarrara hantustearen bekatuarekin lotutako “Le concert des parfums” proposamena ekarriko du. Eta errepertorio bat interpretatuko dute zeinetan alditan tentazioari eutsi ezinik ibil daitezkeen, antzinako musikatik urrunduz eta joera jazz zaleago edo garaikide izaerako batzuetan eroriz, horrela harrokeriaren bekatutik inor salbu ez dagoela agerian jarriz.

Kontzertuek aurrera egingo dute irailak 8an, ostirala, Nacho Fresneda aktorea eta Daniel Zapico tiorba-jolea lagun, zein “La cigarra y la hormiga” lanari esker, SMADEren sormeneko ekoizpen batean alferkeriaren bekatuaz arituko diren.

Irailaren 9an, larunbata, bi kontzertu interpretatuko dira: 17:00etan, Ayres Extemporae talde gaztea, #GeneraciónSMADEren azken edizioan saritua, Santa Clara elizara dator emanaldia eskaintzera, inbidiatik eratortzen diren sentimenduak ustiatzeko Locke, Biber eta Bachen konposizioak dakartzan “Erbarme dich!” programarekin.

Bigarren kontzertua San Miguel elizan ospatuko da. Bertan, I Gemelli talde suitzarrak, hau da, Emiliano González-Toro eta Zachary Wilder tenoreak, “A room of mirrors” izenburupean, bakarrik eta duo eran interpretatutako abesti sorta batekin arituko dira —klabezina, harpa, lautea, tiorba, gitarra, bibolina nahiz biola bezalako instrumentuekin lagunduta— hala duelu bekaizti batean murgilduz, zeinen emaitza norgehiagoka edo adiskidetzea soilik litzatekeen.

Zazpi bekatu kapitalak ustiatzeko ibilbidea irailak 10ean, igandea, amaituko da konponbide izaerako kontzertu batekin, “El León de Oro” abesbatzaren eskutik, “Cadere ad ínferos” programa dela medio, zeinen harira, musika gizon bekatari baten arima zigortuarengan elementu katalizatzaile modura jardungo den, hari konponbiderako ate bat zabaltzeko asmoz.

Kaleko SMADE, SMADE Soziala eta #GeneraciónSMADE

Ikuskizun nagusiez haratago, SMADEren eskutik, kaleko SMADE bezalako jarduerak eskainiko dira, zeinekin Lizarrako kaleak bere elizetako kanpaien doinuarekin beteko diren aldarrikatuz Antzinako Musikaren Astea hala nola gizartearen esparru guztietan antzinako musika barreiatzera dedikatutako SMADE Soziala programa hastera doazela. SMADE Soziala programaren eskuragarritasuna hartzaile dituen erakundeetako pertsona erabiltzailetara mugatzen da.

Bestalde, talentu musikal gazteak nabarmentzen dituen #GeneraciónSMADE plataforma gozatu ahal izango da, eta irailak 7an, osteguna, amaiera kontzertu bat eskainiko dute zeinekin 2024ko edizioko talde partaideetako bati presentzia emango dioten.

Antzinako Musikaren Azoka eta Nazioarteko Topaketen IV. edizioa

Irailaren 1etik 3ra, gainera, Lizarrak, Antzinako Musikaren Espainiako Taldeen Elkarteak (GEMA) antolatutako Antzinako Musikaren Azokaren (FEIMA) IV. edizioa hartuko du, zeinek oraingoan Nafarroako Gobernuaren babesarekin kontatzen duten. Ospakizuna topagune bat da zeinetan antzinako musikaren sektoreko profesionalek nazioarteko esperientziak trukatzen dituzten.

Modu paraleloan, irailak 2 eta 3an Antzinako Musikaren nazioarteko topaketa bat ospatuko da, Europa mailako sustatzaile, jaialdien zuzendari, erakunde akademiko, agentzia edota ordezkariekin kontatuz, horiek guztiak Antzinako Musikaren Europako Sareko kideak izanik.