Maeztu kontseilariak Aldaia landa-eremu komunitarioa inauguratu du, Gesalatzeko bailaran

0
PRUEBA

Mª Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako kontseilariak Aldaia landa-eremu komunitarioa inauguratu du gaur goizean Muzqui udalerrian. Horri esker, belaunaldien arteko topaketa egin ahal izango da Gesalatz ibarreko bizilagunen artean, Nafarroako Gobernuak bultzatutako prestakuntza- eta enplegu-proiektu bati esker eraberritutako eraikin batean.

Antzinako udal lokalaren egokitzapena ahalbidetu duen proiektuak, langabetuak lan-munduan txertatzea izango luke helburu, ikaskuntza hala nola prestakuntza lan produktibo batekin konbinatuz, kasu honetan zehazki, eraikinak birgaitzeko bio-eraikuntzako eta bio-klimako teknika jasangarriak’. Horrela, guztira 11 izan dira Aldaia eremu berria abian jartzeko bio-eraikuntzako teknika jasangarrietan lanean aritu diren partaideak (lau emakume eta zazpi gizon).

“Zentro berri honek, proiektu mota hauen alde apustua egiten jarraitzeak merezi duela agerian jarri du, izan ere, jasotako prestakuntzari esker, pertsona partaide guztiek eremu hau eraikitzeaz haratago, enplegurako euren sarbidea erraztuko dieten zubi berriak ere eraiki dituzte”, adierazi du Maeztu kontseilariak goizeko  inaugurazio ekitaldian, zeinetan partaide izan diren Gesalatzeko alkate Juan Antonio Urra hala nola Nafar-Lansareko Zuzendari Gerente Miriam Marton ere, besteak beste.

Horrez gainera, Martonek nabarmendu du SNE-NL-tik prestakuntza eta enplegu tailerren aldeko apustu irmo bat egin dutela. “Ildo horretatik, aurten martxan jarri dira, toki entitateekin eta irabazi asmorik gabeko erakundeekin batera, 22 tailer Foru Komunitatearen lurralde osoan zehar, guztira ia 300 plazarekin eta 3 milioi euro ingururekin kontatuz, pertsonak lan-munduan txertatzeko sustapena egite aldera”.

Tokiko birgaikuntza hau Lurralde Kohesioko Departamentuak eta Gesalatzeko Udalak 40.000 eurogatik izenpetutako lankidetza hitzarmenari esker gauzatu ahal izan da.

Gesalatz bailara

Gesalatza bailarak, Lizarraldearen ipar-ekialdean kokatuta, 438 biztanle dauzka gaur egun, bere 11 kontzejuetan (Argiñano, Estenotz, Garisoain, Genbe, Irurre, Iturgoien, Izurtzu, Lerate, Muetz, Muniain Gesalatz eta Bidaurre) eta 4 leku habitagarrietan (Arzotz, Irujo, Muzki eta Biguria) banatuta.