Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek ondoezik dagoen mendizale bat erreskatatu dute Leze inguruan

0
PRUEBA

Ertzaintzaren helikoptero batek ondoeza izan duen mendizale bat erreskatatu du Asparrenako Leze haitzuloetan. 51 urteko gizonezkoa airez eraman dute Aguraingo suhiltzaile-etxera, non anbulantzia bat zain zegoen Santiago Ospitalera eramateko.

Gertakariak gaur goizeko hamarrak aldera izan dira, Asparrenako Leze haitzuloen inguruan. Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek abisu bat jaso dute, gizon bat ondoezik zegoela eta osasun-laguntza behar zuela esanez.

Hara, suhiltzaileak, osasun-langileak eta Ertzaintzaren mendiko ataleko helikoptero bat bertaratu dira eta, azkenean, airez eraman dute mendizalea Aguraingo suhiltzaileen parkeko heliportura. Bertan anbulantzia bat zegoen eta, 51 urteko biktima, Santiago Ospitalera eraman dute.